Trojan Records

Trojan Records
Sortze urtea 1968
Sortzailea(k) Lee Gopthal
Egoera aktibo
Generoa(k) ska - rocksteady - reggae
dub - dancehall - soul
Jatorrizko herrialdea  Erresuma Batua
Kokapena Londres
Webgune ofiziala http://www.trojanrecords.com


Trojan Records 1968an sortutako disketxe britainiarra da. Ska, skinhead reggae, reggae eta dub musikan espezializatzen da. Sanctuary Records talde barruan dago. Trojan izena Jamaikan Duke Reiden musika-ekipoa garraiatzeko erabilitako kamioitik dator. Kamioiak ikur bat zeraman alboetan, "Duke Reid - The Trojan King of Sounds" esaten zuena, eta Reidek kamioi horretan jartzen zuen musika Trojan Sound bezala ezagutzera iritsi zen. 1974an Planet Music International Jamaikako diskoetxe multinazionalarekin lotu zen.

Trojan Records Lee Gopthalek 1968an sortu zuen. Aurretik Gopthalek Musicland izeneko musika denda eraman zuen eta postaz egiten diren salmentetan Island Recordsen Chris Blackwellekin kolaboratu zuen. 1970ean izen handiko musikarien lanak argitaratu zituen: Lee Perry, Bob & Marcia, The Cimarons, Desmond Dekker, Bruce Ruffin, Nicky Thomas eta Dave and Ansell Collins. Trojanen funtzio nagusia ez zen artista berriak zabaltzea, Island Records zigiluarekin kolaboratzea baizik. Arrakasta ekonomikoa Jamaikako musikarekin heldu zitzaion, bereziki musika bilduma batzuekin: Tighten Up, Club Reggae eta Reggae Chartbusters. Musika hau Erresuma Batuko gazteen artean dezente zabaldu zen, zenbait azpikulturetan bereziki (mod, skinhead eta suedehead).

1972an Island Recordsek bertan behera utzi zuen Trojan Recordsekin zuen akordioa. Garai berean, gazte ingelesek Jamaikako musikarekiko zuten interesa jaizten hasi zen, eta beste genero batzuez interesatzen hasi ziren, bereziki rastafari letrak eta tempo motelagoak zituztenak. 1974tik 1975era bitartean, Saga enpresak LP merkeak saltzen zituen zigiluak Trojan erosi zuen. 1980ko hamarkadaren amaieran, Trojan ska, rocksteady eta reggae ekoizpenak gogorarazten ateratzen eta biltzen hasi zen. 2001ean, Sanctuary Records taldeak Trojan Records erosi zuen. 2007ko ekainean, Universal Musicek Sanctuary Records erosi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]