Tronbopenia | |
---|---|
Tronbopenia duen odola | |
Deskribapena | |
Mota | blood platelet disease (en) , zantzu klinikoa, hemic system symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Azterketa medikoa | blood platelet count (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | (21R)-argatroban (en) , desmopressin (en) , lepirudin (en) , anagrelide (en) , eltrombopag (en) , ruxolitinib (en) , romiplostim (en) , rituximab (en) eta lepirudin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D69.6 |
GNS-9-MK | 287.5 |
OMIM | 188000, 313900, 273900, 300367 eta 612004 |
DiseasesDB | 27522 |
MedlinePlus | 000586 |
eMedicine | 000586 |
MeSH | D013921 |
Disease Ontology ID | DOID:1588 |
Tronbopenia edo tronbozitopenia odoleko plaketen gutxitzearen ondorioz sortutako asaldura da.
Gizaki osasuntsu batean plaketen kopurua 150.000-450.000/mm3 da. Tronbopenia dago kopuru hori 100.000/mm3-tik behera dagoenean.
Plaketen funtzio nagusia odolaren galera ekiditean datza, odolaren gatzapena edo koagulazioa errazten dutelako. Plaketen kopurua oso txikia denean odoljarioak maiz agertzen dira.
Tronbopenia hezur-muinak plaketa gutxi ekoizten duelako sor daiteke, edo ekoizpena normala eduki arren sortutako plaketak azkar desagertzen direlako [1]
Asaldura honek askotan ez du sintomarik eragiten, eta errutinazko odol-analisi batean antzematen da (batez ere plaketen kopurua 75.000-100.000/mm3 bitarteko balioetan dagoenean). Balio txikiagoek honako sintoma hauek eragin ohi dituzte: hematomak, sudur eta hortzoien odoljarioak, hematuria, petekiak eta nekea.
Tronbopeniaren atzean hainbat eragile egon daitezke, garrantzitsuenak hauek izanik:
Tratamenduak gaitzaren jatorriari aurre egin behar dio asaldura hematologikoa hobetu ahal izateko. Kasu larrienetan plaketen transfusioak burutzen dira.