Pertsonaren ezaugarriak handituta ageri ziren: aurpegiera puztua, sonbreiruak, orrazkerak...
Erretratu estilokotzat jotzen diren arren, berez ez dira, zeren eta helburua ez da pertsonaren irudia imitatzea, baizik eta artistaren maisutasuna erakustea.
Ohikoak ziren keinu arraroak, irrigarriak.
Arraroa da tronie baten protagonistaren izena ezagutzea.[1][2]
Rembrandtek egindako autorretratu gehienak, batez ere grabatuaren teknika darabiltenak, tronieak dira. Jacob Dissiusek1696an tronieen katalogoa prestatu zuen, eta bertan Vermeerren hiru margolan jaso zituen, tartean Neska perlarekin ospetsua[3] eta Neska gaztea flautarekin margolana.
Hirschfelder, Dagmar. Tronie und Porträt in der niederländischen Malerei des 17. Jahrhunderts. Berlín: Gebr. Mann Verlag, 2008. ISBN 978-3-7861-2567-9
Gottwald, Franziska, Das Tronie. Muster - Studie - Meisterwerk. Die Genese einer Gattung der Malerei vom 15. Jahrhundert bis zu Rembrandt, Munich/Berlín: Deutscher Kunstverlag, 2009. ISBN 978-3-422-06930-5