Tsukuba mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 877 m |
Mota | mendi eta shintaisan (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°13′33″N 140°06′18″E / 36.22581°N 140.105°E |
Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) 100 Landscapes of Shōwa (en) 100 Views of Mount Fuji in the Kantō Region (en) Top 100 Geological Sites in Japan (en) |
Mendikatea | Tsukuba Mountains (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Ibaraki |
Babestutako-eremua | Suigō-Tsukuba Quasi-National Park (en) |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Miyukigahara bidea. |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Tsukuba mendia (japonieraz: 筑波山 Tsukuba-san ) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 877 metrotako garaiera duena. Ibaraki prefeturan dago, izena ematen dion herriaren ondoan.
Ezaguna da Japonian dituen bi tontorrek sortzen dioten profilagatik (Nyotai-san 877 m eta Nantai-san 871 m) eta urtero milaka mendizalek igotzen dute "mendi morearen" tontorrera Kantō lautadaren ikuspegiaz gozatzera.
Mendia bera bezain ikusgarria da tontorrean dagoen santutegi xintoista, Tsukuba-san-jinja (筑波山神社).
Igoera Miyukigahara bidetik egiten da eta goian denda eta jatetxeak daude. Funikularrean edo teleferikoan ere igo daiteke.
Kondairak dioenez duela milaka urte jainko bat Lurrera jeitsi zen eta bi mendiri galdetu zien bertan bizitzerik izango ote zuen. Fuji mendiak ezetz erantzun zion, bere konoa perfektua izanik jainkoen laguntzerik behar ez zuela pentsatuta, Tsukubak aldiz baietz erantzun zion eta jatekoa eta ura eskaini. Ordutik Fuji mendia hotza eta soila da, Tsukuba aldiz bizitzaz betea eta landaretzak kolore desberdina du sasoiaren arabera.