Tunneling

Tunneling makina bi edo konputagailu-sare bat komunikatzeko sare protokolo baten gainean beste bat kapsulatzea da, honela komunikazio sarean tunela sortuz.

Teknika honek zenbait helburu ditu: Segurtasuna bermatu, trafikoa birbideratzea eta abar.

Teknika hau Interneteko protokolo (HTTP, FTP, POP3) ez seguruei segurtasuna eransteko erabiltzen da. VPN-etan teknika hau ere erabiltzen da, baita IP mugikorra eratzeko ere.

Orduan, sniffer batek komunikazio bateko datu paketeak atzeman ezkero ezingo luke datuak irakurri zifratuta baitaude.


Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunela bi muturren artean sortzen da. Parte hartzaileek protokolo multzo bat adosten dute tunelerako, zerbait bidali aurretik. Datuak tunelean zehar bidaltzen direnean, kapsulatzera goazen protokoloko paketea beste tunel protokoloari dagokion pakete baten barruan sartzen da (gutun bat gutunazalean sartzea bezala). Datuak beste muturrera heltzen direnean, gaineko paketea (gutunazala) ezabatzen da eta jatorrizko trama prozesatzen da, intranet sistema beretik bidalia izan balitz bezala.

Tunel protokoloak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunel protokolo ezagunenak:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]