Tupe

Elvis Presleyren tupe.

Tupe[1] (frantsesezko toupet hitzetik eratorria) edo kalpatsa[2] 1950eko hamarkadan bere distira izan zuen orrazkera estilo bat da, gizon eta emakumeek berdin erabilia eta orokorrean rockabilly, doo wop eta rhythm and blues musikekin lotua.[3] Bere lehen berritzaileetako batek, Elvis Presleyk, tupearekin hasi zuen bere musika ibilbidea.

Kalpatsa garondoan oso motza den ile-mozketa da, apur bat luzeagoa alboetan eta atzeko goiko aldean eta askoz luzeagoa aurreko goiko aldean. Horrela, ilea moldeatu egiten da eta laka, gomina, brillantina edo beste finkatzaileren batek lagunduta, kopeta-ilea altxatuta eta atzerantz orraztuta eramatea ahalbidetzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1995]
  3. (Gaztelaniaz) Marcial Pérez, David. (2010-9-11). «El artesano del tupé» El País.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.