Twelve Apostles edo The Squad (euskaraz Hamabi Apostuluak edo Eskuadroia) Irlandar Independentzia Gerran zehar Michael Collins irlandar buruzagi nazionalistak antolatutako IRA erakunde armatuaren talde berezi bat izan zen, talde honen helburua irlandar mugimendu errepublikarra garaitzeko britainiar inteligentziaren saiakerak zapuztea izan zen, hau nagusiki Irlandan kokatuak eta britainiar inteligentzia hori osatzen zuten militarrren erailketekin lortu zuten.
1919ko apirilaren 10ean legez kanpo osatutako lehenbiziko Dáil Éireann legebiltzarrak euren aurkako Royal Irish Constabulary poliziako gizonek burututako jazarpena salatu zuten. Une berean, Sinn Féin politika ofiziala ekintza bortitzak burutzearen aurkakoa zen. Politika ofiziala berez, britainiar ofizialren aurkako boikota, limurketa eta beldurrarazte soila zen. Halere 1919ko abuztuan, britainiar militarrek irlandar errepublirren aurka burututako ekintzen areagotzearen ondorioz Collinsek Dick McKee kideari ezkutuko erailketa talde txiki bat osatzeko eskatu zion, hau izango zen Hamabi Apostuluen taldearen hasiera.[1]
Talde honetako hasierako kideak Paddy Daly (buruzagia), Patrick Buckley, Mick McDonnell, Ben Barrett, James Conroy, Sean Doyle, Joe Leonard, Pat McCrea, Jim Slattery eta Bill Stapleton izan ziren. Taldekide hauen nortasuna erabat sekretupekoa izan zen, baita gerra hura amaitu eta denbora askora ere. Kide hauek egun osoz enplegatuak zeuden eta astero euren soldata jaso ohi zuten.[2]
1919ko uztailaren 30ean Michael Collinsek Smith the Dog sarjentu detektibearen erailketa burutu zedin baimendu zuen, tiroketa hau Dublin hiriko Drumcondra auzotik hurbil eman zelarik. Ondoren talde berri honek polizia kide soilak, Dublingo Hiri Poliziako G dibisioko kideak eta britainiar inteligentziarekin elkarlanean aritu ohi ziren irlandar zibilin aurkako eraso eta tiroketak burutu zituzten. Antolaketari dagokionez, talde hau Collinsen Inteligentzia Saileko egoitzako azpiatal bat izan zen.
Gerora talde honi beste kide berri batzuk gehitu zitzaizkion: Mick Love, Gearoid O'Sullivan, Patrick Caldwell, Charlie Dalton, Mick O'Reilly, Vincent Byrne, Sean Healy, James Ronan, Tom Keogh , Tom Cullen , Paddy Lawson ,John Dunne , Johnny Wilson. Seán Lemass eta Stephen Behan (Brendan Behan eta Dominic Behan idazleen aita).
Apostuluen lorpe edo jomuga garrantzitsuenetako bat Cairo Gang taldea desagertaraztea izan zen, hau britainiar inteligentziaren talde trebe eta beldurgarri bat izan zen, haien izena Cairo eta Ekialde Hurbilan luzaroan zerbitzatu izandako militar zailduez osatuta izatean zetzan. 1920ko hamarkadan Sir Henry Wilsonek Cairo Taldea Michael Collins bera eta bere erakundea erabat garaitzeko asmoz Irlandara bereziki ekarritako kontraespioitza talde bat izan zen. Honela bada, Cairo Taldeari agindutako helburu hori betetzeko edozer eta edozein motako ekintzak burutzeko txartel txuria eman zitzaion, hori dela eta, berehala Cairo taldeak irlandar errepublikanismoaren militar sailarekin loturiko Sinn Féin alderdiko kideak erailtzeari ekin zion, estrategia honekin IRAk ekintza armatuekin erantzun eta bere ezkutuko buruzagiak argitara emango zirelako itxaropenez.
Hamabi Apostuluak taldearen ekintza ospetsuena 1920ko azaroaren 21ean Igande Odoltsuan gauzatutakoa izan zen, honetan Cairo Gang taldearekin lotutako britainiar MI5 espioi zerbitzuko 14 kide erail eta 6 zauritu zituelarik. Hamabi Apostuluak taldeko kideez gain IRAko ekintza talde handiago bat martxan jarri zen ekintza hura egun bakar batean burutu ahal izateko. Britainierrek atxilotzea lortu zuten IRAko gizon bakarra Frank Teeling izan zen.
Aldiz, gertakari odoltsu harri erantzuna eman asmoz Black and Tans talde bat Dublin hiriko Croke Park estadiora joan eta Dublin eta Tipperary taldeen arteko futbol gaeliko partidu bat ikusten ari ziren ikuslegoa tirokatu zuten, bertan 14 zibil hil (horien artean Michael Hogan jokalaria) eta 68 zauritu zituztelarik.