Txantiloi artea kaleko artearen aldagaietako bat da, graffitiaren aldagai bat, zeina bere ingelesezko izenarekin ere ezaguna dena: stencil edo stencil art.
X10 artista euskaldunaren aburuz[1], "txantiloi edo stencil-a teknika bat besterik ez da, paper, kartoi edo dena delakoan irudi bat moztu eta hori oinarri bezala erabilita spray-ez margotzea, bukaeran zuloetatik pasatu den margoa bakarrik markatua gelditzen delarik".
Munduko kale-artisten artean, ezagunena den Banksyk sarri erabiltzen duen teknika da.