Txilaba Ipar Afrikako herrialdeetan erabili ohi den tunika da, txanoa ere baduena. Gorputza lepotik orkatiletaraino estaltzen duenez eta nahiko zabala izaten denez, islam erlijioaren praktikan maiz erabiltzen dute gizonezko nahiz emakumezkoek; emakumezkoen kasuan, gainera, brodatuak izaten dituzte.
Beste alde batetik, Tolosako inauterietan maiz erabiltzen den jantzia da, kolore biziekin; bereziki, kuadrilla bakoitzeko kideek txilaba bera jantzi ohi dute.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |