Txinako politika

Xi Jinping, gaur egungo Txinako presidentea.

Txinako Herri Errepublikako politikan boterea hiru adar nagusitan oinarritzen da: Alderdia eta bere azpian dauden Armada eta Estatua. Estatu burua Txinako Herri Errepublikako presidentea da eta Alderdiaren burua aldi berean idazkari orokorra da. Askapenerako Herri Armadako burua aldi berean Batzorde Militar Zentraleko Presidentea da. Gaur egun hiru kargu hauek pertsona bakarrak betetzen ditu, Hu Jintao, aurretik zegoen Jiang Zeminekin gertatu bezala. Pertsona berak hiru karguak edukitzea aurreko urtetan egon ziren hiru buruzagien arteko borrokak ekiditeko egin ohi da. Honen aurrekari bat 1960ko hamarkadan gertatu zen Mao Zedong alderdiburuak Liu Shaoqi estatuburua kargutik aldendu zenean gertatu zen, Txina 1980rarte estatubururik gabe utziz.

Txinako Alderdi Komunista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako Alderdi Komunista»
Txinako Alderdi Komunistaren bandera

Txinako Alderdi Komunista 1921ean sortu zen sobietarren laguntzaz. Munduko erakude politikorik handienetarikoa da, 63.000.000 kiderekin. Alderdiak Txinako bizitza publikoko eta politikako alderdi gehienak kontrolatzen ditu, lantokiak eta ikastetxeak barne. Hala ere azkeneko hiru hamarkadetan egondako irekitze politikoak aldierdiaren oinarri ideologikoa aldatu du, Mao Zedongen pentsaera politikoa alde batera utzi eta kapitalismoaren alor batzuk onartu ditu. Alderdiaren gaur egungo pentsaera nazionalista da, puntu autoritario batekin. Alderdia kasu askotan estatuaren aparatu burokratikoan bilakatu da.

Alderdi Komunistaren buruan Komite Zentrala dago, 300 kidek osatua eta Txinako Alderdi Komunistaren Nazio Kongersuak hautatuak. Kongresu hau 5 urtero burutzen da. Komite Zentraleko 22 kidek politburoa osatzen dute eta hauetatik 9 kidek Politburoko Batzorde Iraunkorra. 9 kide hauek dira Txinako pertsonarik boteretsuenak, honetaz gain estatuko hainbat funtzio ere betetzen dituztelako. Batzorde Iraunkorraren buru Idazkari Orokorra da. Gaur egun ez dago Alderdiaren Presidenterik, Mazo Zedongek betetako kargua, 1982an kendu baitzuten.

Askapenerako Herri Armada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Askapenerako Herri Armada»

Askapenerako Herri Armada Txinako Alderdi Komunistak Kuomintangen aurka irabazi ondoren sorturiko gudarostea da, eta munduko armadarik handiena da. 1927ko abuztuaren 1ean sortu zen Armada Gorria izenarekin eta gaur egungo izena 1946an hartu zuen. Herri Errepublikaren izendatzetik aurrera Gobernuaren esku baino Alderdiaren esku egon da.

Aramdaren buruan Batzorde Militar Zentrala dago. Gaur egun honen Presidentea Hu Jintao da. Berez bi Batzorde Militar Zentral daude, bata Estatuaren esku eta bestea Alderdiaren esku, baina bietako kideak berdinak direnez, instituzio bakarra da. Defentsa Ministerioak ez du eskumenik armadaren gainean eta kanpo harreman militarretaz baino ez da arduratzen.

Gaur egun Armadak 2,5 milioi soldadu ditu, munduko handiena delarik.

Estatu Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua»

Presidentearen azpian Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseilua dago, Gobernu organua. Gobernu honen burua lehen ministroa da, gaur egun Li Keqiang da.

Honek duen ministro taldea aldakorra da eta gaur egun lau lehen ministro orde daude. Presidenteak eta Estatu Kontseiluak botere exekutiboa osatzen dute.

Nazio Herri Batzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarra»

Botere legislatiboa 3.000 delegatu urtean behin biltzen dituen Txinako Herri Errepublikako Nazio Herri Batzarrak osatzen du. Honen tamaina dela eta, eta kideak 5 urtez aukeratzen direnez, 150 kidek osatutako lantalde batek bere iraunkorra osatzen du.

Botere judiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan ez dago botere judizial independienterik eta Alderdiaren esku dago. 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat saiakera egin dira Europako sistema judizialan oinarritutako sistema bat eratzen, baina saiakerak antzuak izan dira. Hong Kong eta Macao bere sistema propioak dituzte, Britania Handia eta Portugalgo sistematan oinarrituta urrenez-urren.

Gainontzeko alderdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Alderdi Komunistaz gain beste 8 alderdi badira, baina Alderdi Komunistaren autoritatea onartu behar dute eta beraz sinbolikoak dira. Paper kontsultiboa ematen zaie. 1980tik aurrera herrietako buruak hauteskundeen bitartez aukeratzen dira eta azken urteetan hirietako auzoetan ere. Barruti bakoitzean Alderdi Komunistako ordezkariak ere hauteskunde bitartez aukeratzen dira. Hong Kong eta Macaok hauteskunde legislatiboak dituzte, baina kideen heren bat aukeratzeko bakarrik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]