Tylopilus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Tylopilus P.Karst., 1881 |
Tylopilus 100 espezie baino gehiago dituen Boletaceae familiako onddo genero bat da, Boletus generoaren ahaidea. Bere kiderik ezagunena Tylopilus felleus da, Europan aurki daitekeen espezie bakarra. Espezie gehienak Ipar Amerikan aurki daitezke, adibidez Tylopilus alboater espezie jangarria. Australian ere hainbat espezie aurki daitezke.
Espezie guztiek mikorrizak osatzen dituzte zuhaitzekin. Poroen gainazal arrosa dutelako bereizi daitezke.
2015eko abuztuan Index Fungorumek 111 espezie zerrendatzen zituen[1]. Horietatik 40 Ipar Amerikan[2].