Tōson Shimazaki (Nagano, 1872ko martxoaren 25a - Tokio, 1943ko abuztuaren 22a) japoniar idazlea izan zen.
1893. urtean erromantizismoaren moldeak bultzatzen zituen Bungakkai aldizkaria sortu zuen, eta Wakanashu poesia-bildumarekin egin zen ezagun. Japoniako mugimendu naturalistako aitzindari izan zen, Hakai (1906, Saldukeria) obrari esker. Frantzian bizi izan zen 1913tik 1916ra bitartean, eta Japoniara itzuli zenean, Shinsei (Bizitza berria), Arashi (Ekaitza) eta Yoake mae (Egunsentia baino lehen) idealismoaren aurkako literatura-lanak idatzi zituen.