Udenoterapia

Udenoterapia
Deskribapena
Motamedical procedure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD057832

Udenoterapia edo atezuan jagotea arazo mediko baten aurrean har daitekeen jarrera terapeutikoa da. Egoera horretan, denbora pasatzen uzten da pazientea behatuz, baina arazoan zuzenean esku hartu gabe.

Udenoterapia hitza Eugen Bleuler (1857-1939) psikiatra suitzarrak sortu zuen, autismoaren tratamenduaren testuinguruan. Bleulerrek defendatzen zuen, zenbait kasutan, hobe izaten zela ezer ez egitea (οὐδεν = "ezer ere ez", greziera zaharrean), zalantzazko tratamenduak edo are plazeboak erabiltzea baino.[1] Termino hori, besteak beste, Isaac Puente euskal mediku anarkistak ere erabili zuen bere dibulgazio idazlanetan,[2] baina gaur egungo zenbait artikulutan ere aurki daiteke.[3]

Halere, gaur egun, literatura medikuan beste termino asko irakur daitezke jarrera terapeutiko hau izendatzeko: watchful waiting, watch and wait, WAW, expectant management,[4], active surveillance (bereziki prostatako minbiziari dagokionez)[5], edo masterly inactivity.[6] [7]

Erabilera medikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udenoterapia gomendagarria izaten da:[8]

  • Berez sendatzeko aukera handia duten osasun arazoetan.
  • Diagnostikoari buruzko zalantza handiak daudenean.
  • Esku-hartzearen arriskua, edo espero diren albo-ondorioak, handiagoak direnean tratamendutik espero daitekeen onura baino.

Hainbat gaixotasun arrunt dira, bestalde, atezuan jagotea besterik ez dutenak behar. Haurren belarriko infekzio gehienak, adibidez, berez konpontzen dira[9] eta tratamendu antibiotikoa horrela gertatzen ez denerako gordetzen da. Kirurgian ere maiz erabiltzen den estrategia da, sintomaren bat (adibidez, sabeleko mina) berez hobetzen edo okerrera egiten duen ikusteko, operazio bat egin aurretik.[10]

Prostatako patologietan asko erabiltzen den jarrera da, atezuan jagotearena. Prostatako hiperplasia onberak, askotan, ez du besterik behar izaten. Prostatako minbiziaren hasierako fasean ere, pazientearen eta medikuaren artean adostuta, terapiarik ez egitea aukeratu daiteke, tumorearen hazkuntza aldizkako diagnostikoen bidez kontrolatuz (palpazioa, irudi bidezko prozedurak, tumore-markatzaileen kontrola...). Udenoterapia prostatako tumore txiki eta ondo bereizietan erabiltzen da batez ere, pazientearen gainerako bizi-itxaropena hamar urte baino gutxiagokoa denean. Izan ere, prozedura kirurgikoen albo-ondorioek (sexu-inpotentzia, inkontinentzia) eragin handia izan baitezakete pazientearen bizi-kalitatean. Horretara, kirurgia atzeratu daiteke ezinbestekoa den arte. Paziente mota hauetan, prostatako tumore txiki eta ondo bereizien ohiko eboluzioak ez du justifikatzen haiek tratatzea, pazientea beste gaixotasun baten ondorioz hiltzeko probabilitatea nahiko altua denean.[11]

Atezuan jagon daitezkeen beste osasun arazo batzuk:

Protokolo askotan, atezuan jagotea funtsezko fase bat da jarraitu beharreko "erabaki-zuhaitzean", udenoterapiatik beste tratamendu mota batera pasatu beharreko unea aldez aurretik zehaztuta dagoelarik.[17] Adibidez, minbiziko tratamendu osteko maneiuan, non kezka nagusietako bat tumorea berriro agertzea den.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bettin, Jorn. (2021-11-24). «The continuously shifting justifications for pathologising non-conformists» Autistic Collaboration (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  2. PUENTE, Isaac. 1929. Udenoterapia. El Pájaro Azul 7:3-4.
  3. (Alemanez) «- Unnötige Behandlungen – Wenn weniger mehr wäre» Schweizer Radio und Fernsehen (SRF) (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  4. Definition of expectant management - NCI Dictionary of Cancer Terms. .
  5. Watchful Waiting or Active Surveillance for Prostate Cancer. .
  6. «Management of asymptomatic aortic stenosis: masterly inactivity but cat-like observation» Heart 78 (3): 215–7. September 1997  doi:10.1136/hrt.78.3.215. OCLC .484918 PMID 9391278..
  7. (Alemanez) «- Unnötige Behandlungen – Wenn weniger mehr wäre» Schweizer Radio und Fernsehen (SRF) (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  8. (Gaztelaniaz) Uriarte, Xavier. (1999). «Viaje por la humanidad y solidaridad de un médico rural. Dr. Isaac Puente (1896-1936)» Natura Medicatrix 54: 40-42..
  9. «Watchful waiting for acute otitis media: are parents and physicians ready?» Pediatrics 118 (2): 849–50. August 2006  doi:10.1542/peds.2005-2786. PMID 16882857..
  10. «Is watchful waiting a reasonable approach for men with minimally symptomatic inguinal hernia?» CMAJ 174 (9): 1263–4. April 2006  doi:10.1503/cmaj.060299. OCLC .1435959 PMID 16636325..
  11. a b Schmelz, Hans-Ulrich, ed. (2011). Facharztwissen Urologie: Differenzierte Diagnostik und Therapie. (2. Aufl. 2010. argitaraldia) Springer Berlin Heidelberg ISBN 978-3-642-01625-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  12. Jocham, Dieter, ed. (2007). Praxis Urologie Band II. (3., überarbeitete und erweiterte Auflage. argitaraldia) Thieme ISBN 978-3-13-156733-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  13. Kettenis, Peggy Cohen; van de Waal, Henriette Delemarre; Gooren, Louis. (August 2008). «The Treatment of Adolescent Transsexuals: Changing Insights» The Journal of Sexual Medicine 5 (8): 1892–1897.  doi:10.1111/j.1743-6109.2008.00870.x. PMID 18564158..
  14. de Vries, Annelou; Kettenis, Peggy Cohen. (March 2012). «Clinical Management of Gender Dysphoria in Children and Adolescents: The Dutch Approach» Journal of Sexuality 59 (3): 301–320.  doi:10.1080/00918369.2012.653300..
  15. Plewig, Gerd, ed. (2010). Fortschritte der praktischen Dermatologie und Venerologie 2006: Vorträge und Dia-Klinik® der 20. Fortbildungswoche 2006. Fortbildungswoche für Praktische Dermatologie und Venerologie e.V. c/o Klinik und Poliklinik für Dermatalogie und Allergologie Ludwig-Mamilillians-Universität München. Springer Berlin Heidelberg ISBN 978-3-540-30514-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  16. Schneider, Frank, ed. (2008). Klinikmanual Psychiatrie, Psychosomatik & Psychotherapie. Springer Berlin Heidelberg ISBN 978-3-540-78466-1. (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  17. «Management of small abdominal aortic aneurysms. Early surgery vs watchful waiting» JAMA 268 (19): 2678–86. November 1992  doi:10.1001/jama.268.19.2678. PMID 1433687..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]