Ulaan Tsutgalan ur-jauzia

Ulaan Tsutgalan ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak46°47′14″N 101°57′37″E / 46.78725°N 101.96025°E / 46.78725; 101.96025
Estatu burujabe Mongolia
Province of Mongolia Övörkhangai Province

Ulaan Tsutgalan ur-jauzia (mongolieraz: Улаан цутгалан) Mongolian dagoen ur-jauzi bat da[1], herrialdearen erdialdean dagoen Övörkhangai probintzian. Kharkhorin hiritik 135 km hegoaldera dago[2]. Mongoliako ur-jauzi ezagunena da.

Orkhon mendietan euria egiten duenetan urak azkar jaisten dira Ulaan ibaian[2]. Ur-jauziak 24 metrotako altuera du eta 10 metrotako zabalera du[1], baina euri sasoia uraren maila bi metrotan igo daiteke eta ur-jauziak 60 metrotako zabalera har dezake. Mendietako ur horiek Ulaan Tsutgalan ur-jauzia igaro ondoren Orkhon ibaira isurtzen dira.

Neguan klima hotza izaten da eta ur-jauzia izoztu egiten da. Garai horretan izotz eskalada txapelketa antolatzen dute.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Ulaan Tsutgalan Waterfall» MONTSAME News Agency (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  2. a b «Ulaan Tsutgalan Waterfall | Orkhon Waterfall in Mongolia» www.viewmongolia.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  3. (Ingelesez) gogo.mn. «Ice climbers to Ulaan tsutgalan waterfall» gogo.mn (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]