Ultra Bra

Ultra Bra
Datuak
JatorriaHelsinki
Musika motapop musika
Urteak1994—2001
Produkzioa
Diskoetxea(k)Johanna Kustannus
Kerkko Koskinen (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
musicfinland.com…
IMDB: nm0102583 Last fm: Ultra+Bra Musicbrainz: e1884684-e319-4c34-b7b2-a6855ae6b0d1 Songkick: 18148 Discogs: 264504 Edit the value on Wikidata

Ultra Bra pop-rock musika talde finlandiarra izan zen. Ultra Bra 1994an sortu zen eta 2001ean banandu egin ziren. Kantuen hitzak finlandieraz idazten zituzten eta, horregatik, musika taldeak ez zuen lortu arrakastarik Finlandiatik kanpora. [erreferentzia behar]

Berez Ultra Braren abestien gaiak politikoak ziren. Ezkerreko ideologia zuen musika taldeak.

Kerkko Koskinen zen taldeko burua eta kasik abesti guztiak berak konposatu zituen. Anni Sinnemäki, gaur egun Liga Berdeko politikaria eta Helsinkiko zinegotzi ohia, musika-taldearen abestigile ospetsuena izan zen.

1996. urtean lehen diskoa argitaratu zuten. Vapaaherran elämää (Baroiaren bizia) deitu zioten. Hurrengo urtean bigarren diskoa, Kroketti, atera zen. Disko horrek arrakasta handia izan zuen. Disko horretan daude, adibidez, Sinä lähdit pois (Joan egin zinen) eta Minä suojelen sinua kaikelta (Guztiarengandik babestuko zaitut) abestiak. 1999an eta 2000an disko bana argitaratu zituzten, Kalifornia eta Vesireittejä (Ubideak), eta gero, 2001ean Sinä päivänä kun synnyin (Jaio nintzen egunean) disko-bilduma argitaratu zuten. Urte berean Ultra Bra desegin egin zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]