Upon Entry | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Upon Entry |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta thrillerra |
Iraupena | 74 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alejandro Rojas (en) Juan Sebastián Vásquez (en) |
Gidoigilea(k) | Alejandro Rojas (en) Juan Sebastián Vásquez (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Zabriskie Films (en) |
Ekoizle eragilea | Carlos Juárez (en) Carles Torras (en) Xosé Zapata (en) Alba Sotorra Clua |
Argazki-zuzendaria | Juan Sebastián Vásquez (en) |
Argumentu nagusia | immigration to the United States (en) |
Upon Entry 2022ko Alejandro Rojas eta Juan Sebastián Vásquez zinema zuzendarien film dramatikoa da.
Newarkeko aireportuko gela bat. Urik ez, janaririk ez. Galderak soilik. Galderak, zalantzak, gezurrak eta beldurrak. Lau pareta horien artean Diego, hirigintzan lan egiten duen eta Bartzelonan bizi den venezuelarra, eta haren bikotekidea, Elena, Bartzelonan jaioa, eta dantzaria. Miamira doaz Diego eta Elena, haien bizitza profesionalean aurrera egin eta familia bat osatzeko intentzioarekin; aukera berrien bila doaz. Pasaporteak eta maletak hartu, eta New Yorken bi orduko geldialdia egin ondoren, Miamira hegaldia hartzeko asmoa dute. Geldialdian zehar Diegoren anaiarekin elkartzekotan gelditu dira, New Yorken bizi baita, eta urteak baitira elkar ikusten ez dutela.[1]
Pasaporteak ikuskatzen dituen agenteak, ordea, hari jarraitzeko aginduko die. Haien pasaporteak plastikozko poltsa batean sartu, eta, argia konpontzen ari diren korridore ilun batetik, sotoan kokatuta dagoen itxaron gela batera eramango ditu. Bertan, jatorri ezberdinetako pertsona gehiago daude, zain. Handik bigarren mailako ikuskapen gela deritzotenera eramango dituzte Diego eta Elena. Arestiko lau paretak.[1]
New Yorkeko aireportuko gela hartan bi aduana agente galderak egiten hasiko zaizkie: nongoak diren, zein den haien lana, zertara doazen Miamira. Galdeketa geroz eta gogorragoa eta pertsonalagoa bilakatuz joango da, eta bikotearen artean zalantzak sortzen joango dira: egia esaten ari ote da? Zerbait ezkutatu al dit?[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |