Urbanizazio (hirigintza)

Urbanizazioa[1] hirien kopurua, tamaina eta biztanleria handitzeko prozesu historikoa da. Prozesu horretan, biztanleak eta jarduera ekonomikoak hirietan kontzentratzen dira, eta, horren ondorioz, hirien kopuru eta tamaina ere handitu egiten dira.

Urbanizazioaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko gizakiak ez ziren hirietan bizi. Ehiztariak eta biltzaileak ziren eta, beraz, leku batetik bestera mugitu behar izaten zuten etengabe janaria aurkitzeko; hau da, bizimodu nomada zuten. Duela 10.000 urte inguru, ordea, gizakiek landare elikagarriak nola ugaldu ikasi zuten; nekazaritzaren hasiera izan zen. Horri esker, ez zuten hainbeste mugitu behar janaria aurkitzeko, eta, bide horretatik, lehen herri finkoak sortu ziren, beti ere erreka edo ibaietatik hurbil, edateko eta lurra erregadiatzeko ura lortzearren. Sedentarismoa deitzen denaren hasiera zen.

Nekazaritzaren teknikak hobetu zirenean, janari-soberakinak lortzen hasi ziren; hau da, familia edo gizatalde bakoitzak bizirauteko behar zuen baino janari gehiago lor zezakeen, bai beraientzat eta baita beraien abereentzat ere. Era horretan, ez zen beharrezkoa mundu guztia nekazaritzan edo abeltzaintzan jardutea; beste ogibide batzuk jaio ziren, eta soberakinen eta beste ogibide horien produktuen salerosketarekin, merkataritza sortu zen.

Urbanizazioak[2] izan ditzake alde on batzuk:

  • Lagungarria izaten da herrialdeen ekonomia orokorrerako.
  • Biztanleek bizi-kalitate handiagoa izan eta zerbitzu hobeak lor ditzakete.
  • demografiaren gehiegizko hazkundea moteltzen lagun dezake (ugalkortasun-tasa eta heriotza-tasa txikiagoak izaten dira hiriguneetan).
  • Onuragarria izan daiteke landaguneen garapenerako ere.

Baina, aditu askoren ustez, bereziki gutxi garatutako herrialdeetan duten urbanizazio-prozesu azkarrak ondorio oso txarrak ditu:

  • Eragin oso kaltegarria izaten ari da ingurumenean eta biztanleen bizi-kalitatean.
    • Megahiriek ur-behar ikaragarri handiak izaten dituzte.
    • Energia-kontsumo handiak izaten dira.
    • Birtziklatzen ez diren hondakin kopuru oso handiak eragiten dituzte.
  • Hirietako pobrezia handitzen ari da.
  • Desberdintasun sozial handiak gertatzen ari dira eta horrek delinkuentzia eta kriminalitatearen igoera eta bestelako arazo sozial ugari eragiten ditu.

Urbanizazioaren hiri-prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbanizazio edo hiritze-prozesua mundu osoan gertatzen ari den hirien hazkundea da.

Biztanleak hiriguneetan eta hirietan bizitzen jartzeko prozesuari esaten zaio urbanizazioa. Gizakiaren historiak azken 200 urteetan ezagutu duen eta gaur egun bizi den prozesu garrantzitsuenetarikoa da.

Prozesuak ez du geldialdirik izan; gainera,gero eta garrantzitsuagoa da aktualitatean, mundu osora zabaldu delako. Urbanizazioa dagoeneko ez da herrialde garatuenen kontua, zuzeneko eragina mundu osoan.

Horrenbestez, gure bizitzaren esparru guztietan du eragina urbanizazioaren fenomenoak, eta esparru guztiak ukitzen ditu: ekonomia, kultura eta ingurumena, baliabide naturalak hirietan oker erabiltzen direnez, ingurumena hondatzeko arriskua gero eta handiagoa baita.

Zer da kale bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalea[3] edo karrika, zentzu zabalean, hiri edo herrietan, bi etxe-lerroren artean doan bidea da. Euskal gizarte-antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa ere bada, baserriari kontrajarriz erabiltzen dena.

Lursail baten etxebizitzak eraikitzeko prestatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein konstrukzio hasi baino lehenago, ezinbestekoa da egitura hori kokatu behar den  oinarri hori ondo finkatuta eta solidoa izatea.  

Printzipala hau izango litzake[4]:

Identifikatzea zer lur mota erabili behar den lurra prestatzeko, 2 mota existitzen dira:Ale larrikoa eta Ale bigunekoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Fuentes de libros. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Urbanismo. 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) Calle. 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Cómo se urbaniza un terreno?» Certicalia (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]