Uretritis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | urethral disease (en) , inflammatory disease (en) , gernu-infekzioa eritasuna |
Espezialitatea | urologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Azitromizina, Eritromizina eta Azitromizina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N34.2 |
GNS-9-MK | 597.80 eta 099.40 |
DiseasesDB | 27902 |
MedlinePlus | 000439 |
eMedicine | 000439 |
MeSH | D014526 |
Disease Ontology ID | DOID:1343 |
Uretritisa uretraren hantura da (akutua ala kronikoa), jatorri infekziosoa izan ohi duena. Uretra gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodia da. [1].
Gaitz honek gernu-egite mingarriak eta errepikakorrak eragiten ditu. Gizonezkoengan ohikoa da ere jariakin bat agertzea.
Bakterio batzuk dira uretritisaren eragile ohikoenak. Haien artean, neisseria gonorrhoeae (gonorrearen sortzailea), chlamydia, escherichia coli, mycoplasma, etab. Birusek ere uretritisa sor dezakete. Sexu-harremanen bidez kutsatu ohi da gaitza, baina beste kutsapen-bideak egon daitezke ere.
Kasu gutxi batzuetan uretritisak ez du jatorri mikrobiarra. Traumatismoak edo narritagarri kimikoak gaitz honen atzean egon daitezke.
Antibiotikoekin edo antibirikoekin tratatu ohi dira jatorri infekziosoa dutenak.