Userkara

Userkara

2. Q110552024 Itzuli


Teti - Pepi I.a
Faraoi


Teti - Pepi I.a
pharaohs of old Kingdown of Egypt (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaK.a. XXV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 2330 ( urte)
Familia
AitaTeti
LeinuaEgiptoko VI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Userkara, Egiptoko VI. dinastiako bigarren faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2312. urtetik K.a. 2310. urtera gobernatu zuen.

Izen honegatik bakarrik ezagutzen da eta Raren izpiritua indartsua da esan nahi du.

Bere titulua, Abidoseko Errege Zerrendan grabatua agertzen da, baina ez Saqqarakoan, ezta Manetonen epitomeetan ere. 1932an, Pepi II.aren piramidearen multzoko hilarri batean aurkitu ziren idazkun batzuk, faraoi honen existentzia baieztatu dute, eta bi eta lau urte arteko erregealdia ematen diote.

Zantzuren batzuk, Teti faraoiaren heriotzean zerikusia izan zuela diote, bere goardiak hil zuena, baita, eraildako faraoiaren semea adin txikikoa zela probestuz, tronua usurpatu zuela ere. Beste hipotesi bat, erregeordea izatea litzateke, Tetiren emazte zen Iputen onespenarekin, beranduago, Tetiren seme zen Pepi I.a tronuratzekotan.

Egiptologo batzuen arabera, Egiptoko V. dinastiako leinu nagusiko ondorengoa zen, ziuraski, aurretik ere, Tetirekin tronua leihatuko zuena, hau, bere ezkontzaren bidez legitimaturik zegoela. Egia esan, azken finean, Pepi I.ak, arrakastarekin antolatu zuen Userkara tronutik botatzea, bere eraildako aitaren oinordeko bihurtuz.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Userkararen zerbitzura zeuden langile ugari aipatzen dituen idazkun batek, eraikuntza handiak egin nahi zituela dinosku. Hala ere, beretzako hil multzorik eraiki izanaren frogarik ez dago, beharbada, bere erregealdi laburraren ondorioz.


Aurrekoa
Teti
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Pepi I.a