Víctor Pradera | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Víctor Pradera y Larumbe | ||||
Jaiotza | Iruñea, 1872ko apirilaren 19a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 1936ko irailaren 6a (64 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||
Heriotza modua | summary execution (en) : bala zauria | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | historialaria, politikaria, abokatua eta ingeniaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Kidetza | Acción Española (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista Alderdi Katoliko Tradizionalista Alderdi Sozial Popularra |
Juan Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 6a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen.[1]
Aitaren aldeko aitona Sarakoa zen (Jean Pradere Martinena) eta amona berriz Sunbillakoa, Etxalarren bizi zirelarik. Hantxe jaio zen Victor Praderaren aita. Ama, ostera, Iruñekoa zuen.[2]
Iruñan jaio arren, zazpi urterekin Donostiara joan zen bizitzera gurasoekin.[2]1899an, Tolosako barrutia (Gipuzkoa) ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia (Nafarroa Garaia) ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Alderdi Katoliko Tradizionalistan sartu zen. Gero Alderdi Sozial Popularrean eta Elkarte Tradizionalistan ere ibili zen.
Euskalduna zen;[3] hala ere, Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, gogor joz Amaiurko monolitoaren kontra, eta Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz (1922). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako sutsua, bere idazkietan eta jarduera politikoan hura suntsitzearen alde lan egin zuen. Leo XIII.aren Rerum Novarum-aren katolizismo sozialaren aldekoa izan zen.[2]
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen. Abuztu hasieran atxilotu zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. 1936ko irail hasieran fusilatu zuten, baita semea ere.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |