V (ikurra)

Lao herriko neska bat V keinua egiten

V eskuzko keinu bat da, non hatz erakuslea eta luzea bananduak altxatzen diren, gainontzeko hatzak itxita dauden bitartean. Hainbat esanahi ditu, aurkezten den testuinguru kulturalaren arabera. Funtsean, honela erabiltzen da:

  • "V" letra (ahurra kanpora begira). Horrela, erdarazko victoria, victoire edo victory (euskaraz: «garaipena») adieraziko dugu.[1]
  • Kultura anglosaxoian, keinu iraingarri bat bezala (ahurra barrurantz duela).[2]
  • Bi zenbakia adierazteko.
  • Agur bat, besterik ez.

1960ko hamarkadako mugimendu kontrakulturalak bakearen zeinu gisa hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Victory Hand. in: emojipedia.org..
  2. (Ingelesez) BBC. (2001-5-22). Two fingers Prescott. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]