Vaalbara

Kaapvaal
Pilbara

Vaalbara Lurrean hipotetikoki existitu zen lehen superkontinentearen izena da. Lurra duela 4567 milioi urte eratu zela suposatzen da. Superkontinente hau duela 3800 eta 3600 milioi urte bitartean sortu zela uste da. Bere existentzia Kaapvaal eta Pilbara bi kratoi (protokontinente) arkaikoen artean eginiko ikerketa geokronologiko eta paleomagnetikoetan oinarritzen da. Kaapvaal kratoiak bere izena Hegoafrikako Kaapvaal probintziagatik jasotzen du, eta Pilbara kratoiak Mendebaldeko Australiako Pilbara lurraldeagatik. Vaalbararen zati diren kratoien datu erradiometrikoen arabera, superkontinente hau duela 3300 milioi urte existitzen zela suposatzen da, eta baliteke baita duela 3600 milioi urte ere.

Duela denbora gutxi egin dira gure planetako arrokarik zaharrenak izango liratekeenen aurkikuntzaren ikerketak. Kanadan (Nuvvuagittuq, Hudson badiaren ekialdean, Quebecen. Ahalmen magnetiko handia duten neodimioa eta samarioa bezalako arroken elementuen konposaketa isotopikoen aldaketa zehatzak aurkitu eta neurtu ziren, eta arroka hauek 3400 eta 4280 milioi urte bitarteko adina zutela ondorioztatu zen. Eta, beraz, Nuvvuagittuqeko arrokak lehen lurrazalaren lehen zantzuak izango lirateke. Groenlandian ere aurkitu ziren ozeanoaren hondotik zetozen 3800 milioi urteko arrokak.

Froga gehigarri bat bi kratoi hauen gneis eta lurrazalgaineko gerrikoen egituren antzekotasunen sekuentzia da. Lurrazalgaineko gerriko hauek orain Kanadako goi kratoiaren ertzetan zehar barreiatuta daude, baita Vaalbararen ondorengo superkontinente izango ziren eta duela 200 milioi urte inguru existituko ziren Laurasia eta Gondwanako kratoi guztietan zehar ere. Kaapvaal eta Pilbara kratoiek 2800 milioi urteren ondoren izan zuten deriba antzina bi kratoi hauek lotuta zeudela adierazten duen beste froga bat da. Ez da ezagutzen Vaalbara noiz hasi zen zatitzen, baina datu geokronologiko eta paleomagnetikoek diotenez bi kratoiek latitudeko 30 graduko errotazio banaketa izango zuten, jada lotuta ez zeudela adierazten duena.

Kontinenteak denboran zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketen arabera, denboran zehar, ondoren gure planetak aldaketa handiak jasan zituen, gaur egun denera iritsi arte, gaur egun den bezala ikusi ahal izateko. Gure planetak 4500 milioi urte baino gehiago dituela mantentzen da. Aurrerapenei esker ondorioak atera ditzakegu eta antzinako kontinenteak, zatitzen hasi arte, duela zenbat urte sortu ziren suposa dezakegu. Oraingoz ez dakigu zehazki kontinente horiek zenbat denbora iraun zuten, noiz sortu ziren, nola lortu duten barreiatzea eta zatitzea gaur egungo egoerara iritsi arte, euren balizko errotazio eta higadurekin.

Antzinako kontinenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure mapamundia gaur egun denetik oso ezberdina izango litzateke duela milioika urte ikusiko bagenu eta superkontinenteak edo, beste hitz batzuetan, "kontinente erraldoi" bat ikusiko genituzke, eta, kronologikoki, honako kontinente hauek ikusiko genituzke.

Kontinentea Urteak Gutxi gora behera (Noiztik) Urteak Gutxi gora behera (Noiz arte)
Vaalbara 3.800 milioi 3.300 milioi
Ur 3.100 milioi 2.900 milioi
Kenorland 2.900 milioi 2.600 milioi
Nena 2.000 milioi 1.800 milioi
Atlantika 1.800 milioi 1.700 milioi
Columbia 1.800 milioi 1.500 milioi
Rodinia 1.300 milioi 1.100 milioi
Pannotia 600 milioi 540 milioi
Pangea 450 milioi 350 milioi
Laurasia 250 milioi 200 milioi
Gondwana 250 milioi 200 milioi
Egungoa 200 milioi Oraindik ezin zehaztu


Aurrekoa
Lehena izan zen
Superkontinenteak
Duela 3800 milioi urte - Duela 3300 milioi urte
Ondorengoa
Ur

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]