Valdebebas, Espainiako Madril hiriburuaren ipar-mendebaldean dagoen eremu eta urbanizazio bat da, Timón (Barajas) eta Valdefuentes (Hortaleza) auzoe artean. Campo de las Naciones eremuaren iparraldean eta Sanchinarro eremuaren ekialdean dago, Barajas eta Hortaleza barrutien lursailetan.
Gaur egun 12.500 apartamentuk osatzen dute eta 40.000 biztanle inguru ditu. Bertan, Ciudad Real Madrid delakoa dago, alegia, Real Madril futbol taldearen entrenamendurako kirol-instalakuntzak.
Lau autopista ezberdinez inguratua dago: ekialdean M-12 du, iparraldean Radial 2, mendebaldean M-40 eta hegoaldean M-11.