Valladolid Valladolid | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Mexiko | |
Mexikoko estatu | Yucatán | |
Municipality of Mexico | Valladolid (udalerria) | |
Izen ofiziala | Valladolid | |
Jatorrizko izena | Valladolid | |
Posta kodea | 97780–97784 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 20°41′22″N 88°12′06″W / 20.6894°N 88.2017°W | |
Altuera | 23 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 48.973 (2010) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1543ko maiatzaren 28a | |
Telefono aurrizkia | 985 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
valladolid.gob.mx |
Valladolid (maia hizkuntzaz Saki) Mexikoko Yucatan estatuko biztanle gehieago duen hirugarren hiria da. Halaber, Valladolid udalerriko burua da. Mexikoko hegoekialdean dago, Yucatango ekialdean, estatuko hiriburua den Méridatik 170 kilometrotara. 2020an egindako zentsuaren arabera 56 494 biztanle zituen.[1] Hiri kolonial ederra da.
Hiria 1543ko maiatzaren 28an sortu zuen Francisco de Montejok, "El Sobrino" izenekoak. Jatorriz, maien Chauac-Há herrian zegoen, baina 1545eko martxoaren 24an, fundatzaileak aurka egin arren eta saneamendu arrazoiak zirela medio, Zacira eraman zuten, Cupules maien jauntxoaren hiriburura.[2] 1848an, maia indigenek hiria eta haren etxaldeak inbaditu zituzten Kasten gerran, eta, ondorioz, kaltetutako familiek beste eskualde batzuetara emigratu behar izan zuten; Yucatango gobernuak hiria berreskuratu zuen hilabete batzuk geroago. 1910eko ekainaren 4an, Valladolideko matxinada edo Iraultzaren lehen txinparta bezala ezagutzen den Mexikoko Iraultzaren lehen aurrekarietako bat izan zen hiria.[3]
2012an, Mexikoko Herri Magikoen zerrendan sartu zuten hiria, eta bigarrena izan zen izendapen hori jasotzen Yucatan estatuan, Izamalen ondoren.[4]
Maia hizkuntzaz hiriari Saki' edo Sakí esaten zaio. Etimologikoki "sak", zuria da eta I' gabirai. Armarrian horrela agertzen da, bestetik, hegazti zuria alegia. Valladolid izena espainiar konkistatzaileek ezarri zioten, Espainiak Valladolid hiriaren oroimenez.
Udan euri erregularrak egiten dituen klima epel azpihezea da nagusi; urteko batez besteko tenperatura 25,8 ºC-koa da, maximoa maiatzean erregistratzen da eta minimoa urtarrilean. Itsas brisak eta hego eta mendebaldeko haizeek berotasuna jaitsarazten dute.
Beste eraikin eta inguruen artean hauek aipa daitezke:
Herrian egiten diren artisautza ugarien artean hamakak iraztea, arropa tipikoa egitea, brodatuak, bitxigintza, talabarteria eta harrizko irudiak daude.[6]