Verlan (verlan = lan ver = l'envers), frantsesaren argot hizkera bat da. Honetan frantsesezko jatorrizko hitzen silaba atzetik aurrera itzularazten dira.
Batzutan itzularazteaz gain, silabak ere kentzen zaizkio problème ("arazo") = bléme (verlan) hitzaren kasuan.
Verlan hizkeran hitz berriak sortzeko aldaketa hauek jazotzen dira:
Verlan hizkeran Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Paris hiriburuaren inguruko auzune txiroetan erabiltzen hasi zen. Ordutik aurrera kulturan batez ere musika, zinema eta telebistaren bidez hedatu da, eta auzune apaletako gazteek oso erabilia da, bai Pariz nahiz Frantziako hiri nagusienetan.
Verlan hizkera oso dinamikoa den kale hizkera da, eta etengabeko eraldaketan.
Verlan hizkeran frantsesezko esaldietako hitz solteetan erabiltzeaz gain aditzetan ere erabili eta hauek deklinatzen dira. Adibidez:
Gaur egun re-verlan hizkera ere badago, hizkera oraindik eta gehiago eraldatuz, alegia, verlan hizkerako hitza berriz atzetik aurrera itzularaztea. Adibidez, frantsesezko flic ("polizia") = feuf (verlan) = feuk (birverlan), honen helburua jada keuf hitzaren esanahaia ezagutzen duten poliziek feuk hitz berriaren esanahia ez ulertzea da.
Beste adibide batzuk:
Frantsesez | Verlanez | Euskaraz |
---|---|---|
Merci | Cimer | Eskerrik asko |
Bonjour | Jourbon | Kaixo |
Future | Turfu | Etorkizuna |
Métro | Tromé | Metroa |
Bizarre | Zarbi | Arraroa |
Femme | Meuf | Emakume |
Mec | Keum | Tipo |
Mère | Reum | Ama |
Père | Reup | Aita |
Fête | Teuf | Festa |
Maison | Sonmai | Etxe |
Flic | Keuf | Polizia |
Rigoler | Golri | Barre egin |
Voiture | Turevoi | Auto |
Pas | Ap | Ez |
Herbe | Beuher | Belar (droga) |
Tomber | Béton | Erori |
Moche | Cheum | Itsusi |
Niquer | Kénn' | Larrua jo |
Cigarette | Garetteci | Zigarro |
Manger | Géman | Jan |
Noir | Renoi | Beltz |
Marissa | Ssarima | Neska / Bitxi |
Yasí | Siya | Orain bai |
Ce soirs | Soirce | Arrats honetan |
Vas-y! | Zyva! | Goazen! |