Vespa

Vespa
Not just a scooter, a way of life
Datuak
Motamarka, filiala, negozioa eta Scooter (motozikleta)a
Jarduera sektoreaScooter (motozikleta)a eta automobilgintza
HerrialdeaItalia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaPiaggio
Historia
Sorrera1946ko apirilaren 23a
Sortzailea
SorlekuaFlorentzia
webgune ofiziala
Facebook: Vespa Twitter: Vespa_Official Instagram: vespa LinkedIn: vespa-official Youtube: UCxZWr3SD_WKrHC9qIzQGhAA Edit the value on Wikidata

Vespa scooter motor italiarra da, Piaggio etxeak ekoizten duena.

Italiako Pontedera udalerrian, Pisako probintzian, Piaggio & Co. S.p.A-k 1946an sorturiko modelotik eboluzionatu du Vespak. Gaur egun, scooter sorta zabala fabrikatzen duen katea du Piaggiok, baita beste 6 konpainia gehiago ere.

Vesparen diseinua berezia eta arrakastatsua da. Izan ere, mundu-mailan lehen aldiz hedatutako scooter arrakastatsua izan da. Diseinuaren ezaugarrien artean motorraren beraren soinua dago, baita hankak eta gurpilak estaltzen dituen forma ere.

Vespa doinu klasikoa

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Italiako errepide azpiegitura kaxkarra zela eta, Enrico Piaggiok (Rinaldo Piaggio fundatzailearen semeak), gerra-hegazkinak ekoizteari utzi eta edonorentzako garraiobide ekonomiko eta modernoa sortzeari ekin zion.

Vespa diseinuaren jatorria Bigarren Mundu Gerra aurretik aurki daiteke, AEBetan, Nebraskan, hain zuzen. Crushman scooter-ak Estatu Batuetako armadarentzat sortu ziren, haren soldaduak Nazien aurka borroka zitezen.

PX series-en T5 Millennium modeloa

Piaggioko langile zen Corradino D’Ascaniori eskari zehatza egin zioten; ibilgailu bat diseinatzea, bidaiari bat eramateko gai izango zena, gizon zein emakumeentzat erabilerraza izango zena eta gidariaren arropa zipriztinetatik babestu ahal izango zuena.

D’Ascaniok lortutako modeloak helburuak ase zituen 1946an, ordura arte ikusi gabeko motozikletaz. Vesparen motorra atzeko aldean kokatu zuen, transmisio-katearen beharra ezerezean geratuz. Hankak ezartzeko hutsunea zabala eta egokia zen emakumeek gonak erabiltzea oso ohikoa zen garaian. Aurrealdeko gurpila aldatzea ere ahalbidetzen zuen diseinu horrek.

D’Ascanioren lankide zen Innocentirekin, ordea, eztabaida izan zuen diseinuaren inguruan eta Innocentik alde egin zuen gerora Lambretta motako motoak diseinatzeko.

Diseinu ikonoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vespak izugarrizko arrakasta izan zuen munduan zehar XX. mendeko 50 hamarkadatik aurrera. 40 urtez oinarrizko diseinua mantendu zen eta filma nahiz gazte kulturaren erreferentzia bilakatu zen. Italiar diseinuaren elementu adierazgarrienetakoa da.

Europa eta AEBetan ibilgailu erabilgarri, merke eta erosotzat jotzeaz gain, kultuzko zedarri ere hartu dute askok, batez ere “retro” estiloaren jarraitzaileengandik.

1990etik aurrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako konpetentzia gogorra eta, ingurumen-kezka berriak zirela eta ohiko Vesparen gainbehera jazo zen. Ikerketa eta garapen saioen ondoren, diseinua berriztatu eta modelo eraginkorrak sortu zituen Piaggiok. Gaur egun, scooter merkatuan, beste hainbat modelorekin lehian dago Vespa eta jada ez du aurretik izandako merkatu kuota zabala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]