Vicky bikingoa

Vicky bikingoa
Jatorria
Sortzailea(k)Nippon Animation (en) Itzuli
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Japonia
Sasoi kopurua3
Atalak78
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga
Iraupena23 minutu
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ZDF
Hasiera-data1974ko urtarrilaren 31
Amaiera-data1975eko irailaren 24a
Fikzioa

vicke.ne.jp
IMDB: tt0278855 Filmaffinity: 136779 Allocine: 5679 Edit the value on Wikidata

Vicky bikingoa (alemanez: Wickie und die starken Männer; japonieraz 小さなバイキング ビッケ) 1974an sortutako germano-japoniar marrazki bizidun telesail bat izan zen. Nippon Animation ekoiztetxeak ekoiztu zuen eta 78 atalez osatu zen, bakoitzak 22 minutu irauten zituelarik. Alemanian ZDF telebista katean 1974ko urtarrilaren 31n estreinatu zen, Japonian aldiz Fuji Television katean 1974ko apirilaren 3a eta 1975eko irailaren 24a artean emititu zen.

Lehenbiziko aldiz Hego Euskal Herrian 1975an TVE1 espainiar kateak emititu zuen, aldiz Ipar Euskal Herrian TF1 frantziar kateak 1979ko uztailaren 9an emititu zuen, berehala haur nahiz helduen artean oso ezaguna egin zelarik. Gerora, 1990eko hamarkadan zehar ETB 1 eta ETB 2 kateetan ere Euskal Herri osoan euskaraz nahiz gaztelaniaz emititu zen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marrazki bizidun telesail honek bikingoak nolakoak ziren azaltzen digu (nahiz eta azaletik izan, euren kultura nolakoa zen jakiteko adina bai), euren itsasontziak, herriak, eta gehienbat, edozein egoeratan adimena bortizkeriaren gainetik erabiltzeak haientzat zuen garrantzia agertarazten digu.

Runer Johnson suediar idazleak sortutako pertsonaian oinarritzen da. Aurretik emititutako "Heidi" eta "Marco" telesailetatik urruntzen zen, azken hauek giro melodramatiko batean girotzen baitziren.

Telesailak Flake herriko Vicky bikingoa du protagonistatzat. Herrikideak oldarkorrak eta bortizkeria zaleak diren bitartean, Vicky izua eta ahula da, eta adimenaz konpondu nahi izaten ditu aurkitzen dituen arazoak. Vickyren aita, Halvar, herriko buruzagia da eta gerlarien kapitaina. Askotan eramango du Vicky haiekin espedizioetan, hasieran honela semea gizonduko duelakoan, eta gerora haren adimena baliagarri dela konturatzean.

  • Vicky, saioko protagonista, 9 urte inguruko mutikoa da. Fisikoki ahula, izua eta beldurtia da, baina adimen azkarrekoa.
  • Halvar, Vickyren aita. Begian adabakia du, Flake herriko bikingoen buruzagia da. Gerlari ausarta eta ahoberoa, arazoak indarrez konpontzeko joera du.
  • Tjure eta Snorre, Halvarren taldean beti elkarri mokoka dabiltzan bi gerlari.
  • Urobe, herrixkako jakintsua eta druida. Vickyk bezainbat asmamen ez duen arren, ezagutza handia gordetzen du buruan, batez ere elezaharrei buruzkoa.
  • Faxe herrixkako gerlaririk handiena eta intartsuena da, baina baita motelena ere.
  • Gorm, Halvarren ontzian behatokian egon ohi den gerlaria. Errez kitzikatzen da, eta sarritan dio "liluraturik" dagoela.
  • Ulme, herrixkako bardoa, zintzoa eta poesia eta bertsozalea.
  • Ylva, Vickyren ama, aita baino askoz ulerkorragoa.
  • Gilby, herrixkako mutikorik indartsuena, eta Vickyren lehiakidea haurren munduan.
  • Sven, "Ikaragarria", bikingoa eta pirata gaiztoa, Vickyren herritarrei lapurtzeko beti prest dena.
  • Ylvie ("Ticky" zenbait tokitan), Vickyren auzokide eta laguna den neskatoa.
  • Pokka, Svenen laguntzailea.
  • Baltac, ondoko Schlack herriko buruzagia.

Ahotsak eta bikoizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K2000 etxeak egin zuen euskarazko bikoizketa: Hemen aktore eta bikoizleen zenbait ahots:

Pertsonaia Jatorrizkoa (alemaniarra) Jatorrizkoa (japoniarra) Bikoizlea
Vicky Florian Halm Yōko Kuri Monica Erdozia
Narratzailea Manfred Seipold Eiko Masuyama Alvaro Sanchez
Halvar Walter Reichelt Kōsei Tomita Jose Antonio Calzada
Ylva Inge Schulz Taeko Nakanishi Belen Oskoz
Ulme Kurt Zips Setsuo Wakui Josu Varela
Gorm Manfred Lichtenfeld Shun Yashiro Josu Varela
Urobe Leo Bardischewski Kōichi Kitamura Jose Luis Irigoien
Snorre Eberhard Storeck Junpei Takiguchi Iker Diaz
Tejure Werner Abrolat Takashi Satomi Pedro Arrieta
Snorreren emaztea Lorley Katz Mertxe Zubiaur
Faxe Gernot Duda Toku Nishio Eduardo Gorriño
Ylvie Alexandra Ludwig, Christa Hôssler Yoneko Matsukane Ana Tere Bengoetxea
Sven Herbert Weicker, Dietrich Thoms Masayuki Katō, Chikao Ōtsuka
Baltac Herbert Weicker Masashi Amenomori

Sarrerako abestia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicky bikingoa telesailaren euskarazko bertsioa Txema Regaladok abesten du eta bere hasierako abestiko hitzak honako hauek dira:

Jei jei Vicky, Jei Vicky Jei,
mutil koxkor azkarra,
Jei jei Vicky, adimena,
behar dugun indarra,
Na na na, na na na, Vicky!

Giza txarrak bazterretan,
odolzale txit ankerrak,
nor da denen horien nerabe?
Vicky, ekin, gu garaile!

Jei jei Vicky, Jei Vicky Jei,
mutil koxkor azkarra,
Jei jei Vicky, adimena,
behar dugun indarra,
Na na na, na na na, Vicky!
Jeiiiii!

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]