Victorinus Youn Kong-hi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1973ko urriaren 25a - 2000ko azaroaren 30a ← Peter Han Kong-ryel (en) - Andreas Choi Chang-mou (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Gwangju (en)
1963ko urriaren 7a - - Angelo Kim Nam-su (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Suwon (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hego Pyongan, 1924ko azaroaren 8a (99 urte) | ||||
Herrialdea | Hego Korea | ||||
Lehen hizkuntza | koreera | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Catholic University of Korea (en) | ||||
Hizkuntzak | koreera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Victorinus Youn Kong-hi (koreeraz: 윤공희; Nampo, 1924ko azaroaren 8a) iparkorear jatorriko hegokorear elizgizon katolikoa da, Gwangjuko artzapezpiku emeritua.
Nampon (gaur egun Ipar Korea) jaio zen 1924an. Haren gurasoak katolikoak ziren. Apaizgaitegi batean ikasten ari zela, komunistek boterea hartu zuten eta katolikoak jazartzen hasi ziren. Victorinus Youn Kong-hi ihes egin zuen Daniel Tji Hak-soun apezpikuarekin batera. 1950eko urtarrilaren 17an iritsi ziren Seulera[1].
1950eko martxoaren 20an apaiztu zen[1][2].
1957tik 1960ra Erroman teologia ikasi zuen Urbaniana unibertsitatean eta Eliz Unibertsitate Gregorianoan[1].
1963ko urriaren 7an, Paulo VI.a aita santuak Suwongo lehen apezpiku izendatu zuen[2][1]. Urte berreko urriaren 20an apezpiku ordenatu zuten[2]. Pax Christi leloa hautatu zuen[3].
1973ko urriaren 25ean Gwangjuko artzapezpiku bihurtu zen[2].
1973tik 2010era Gwangjuko Unibertsitate Katolikoko zuzendari izan zen[1].
Artzapezpikua zen bitartean, Najuko santutegiko mirarien ikerketa hasi zuen eta esan zuen bere ustez ez dagoela naturaz gaindiko ebidentziarik fenomeno horretan[4].
2000ko azaroaren 30an erretiroa hartu zuen[2]. Hego Koreako apezpiku zaharrena da[5].
2022an esan zuen bere ustez Ipar Korea komunistan katolikoen kopurua gero eta handiagoa dela, nahiz eta ezkutuan bizi eta jazarpena jasan[1].
2024ko urtarrilean ehungarren urtebetetzea ospatu zuen (Hego Korean, tradizioz, urtarrilean urte bat gehitzen zaio adinari eta ez benetako jaiotze-egunean)[6].