Vikings: Valhalla (euskaraz: «Bikingoak: Valhalla») telesail dramatikoa da, Jeb Stuartek Netflixerako sortua. Vikings telesail ospetsuaren jarraipena, mende bat geroago girotuta dago eta Leif Erikson, Freydís Eiríksdóttir, Harald Sigurdsson eta Gilen I.a Konkistatzailea ditu protagonistak.[1]
Vikingsen abenturetatik urte askotara girotua, Bikingoen Aroaren amaiera gero eta hurbilago dago Ingalaterra bere inbaditzaile eskandinaviarren aurrean tinko mantentzen den heinean. Eduardo Aitorlea erregea hil ondoren, hiru jaunek Ingalaterrako tronua aldarrrikatzen dute, Ingalaterraren etorkizuna betiko aldatuz.
Leif Eriksonek groenlandiarren itsasontzi bat zuzendu berri du Ipar Atlantikoan zehar. Oso leiala da familiarekin, baina arazoak ditu Erik Gorria aitarekin. Freydís Eiríksdóttir da bere ahizpa. Kristau bikingo talde baten bortxaketa batek kristautasunaren aurkari bihurtu du bortizki, eta Eskandinaviatik hedatzen ari den kristautasunaren marea gero eta handiagoaren aurkako antzinako erlijio nordikoaren buru eta defendatzaile bihurtuko da, eta bere herriarentzako etxe berri bat bilatuko du.
Torsen erakartzen zaio, ondo hitz egiten duen errege-familiako bikingo kristauak. Bizirik atera berri da San Brice eguneko sarraskitik, Æthelred Zalantzatia agindutako eskandinaviarren genozidio-saiakeratik. Harald Sigurdsson erregea sarraskia mendekatzeko biltzen ari den armada baten parte da Torsen. Ingelesek Emma, bere erregina jakintsua, eta Godwin konde anglosaxoi anbiziotsua, dituzte gidari.
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |