Viridiana | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | Viridiana |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luis Buñuel |
Gidoigilea(k) | Luis Buñuel Benito Pérez Galdós Julio Alejandro (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gustavo Alatriste (en) |
Edizioa | Pedro del Rey |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Argazki-zuzendaria | José Fernández Aguayo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Viridiana Luis Buñuelek 1961ean zuzenduriko hispano-mexikar filma da. Benito Pérez Galdós idazlearen Halma eleberrian oinarrituta dago. Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen.
Viridiana nobiziak, moja bihurtzear, komentua utzi behar du bere osaba don Jaimeri bisita egiteko, hark ordaindu baitizkio ikasketak. Bere bisitan, don Jaimek, Viridiana eta bere emazte zenaren arteko antzekotasunak txundituta, lokartu egiten du eta bortxatzen saiatzen da, baina azkenean ez da ausartzen. Gero, bera atxikitzen saiatzen da komentura itzuli nahi duenean; gezurra esaten dio, jada ezin izango duela moja izan esanez, lotan zegoela eduki duelako. Honek are gehiago urruntzen du Viridiana bere osabarengandik, honek alde egin ondoren bere buruaz beste egiten baitu. Viridiana, osabaren heriotzaren errudun sentitzen dena, moja izateari uko egiten dio eta etxean geratzen da kristau karitatea praktikatzera, arlote talde bat hartuz, babesa eta janaria eskaintzen diena, baina, azken finean, eraso eta lapurtu egingo diotenak. Don Jaimeren seme Jorgeren etorrerak gaztearen patua behin betiko aldatuko du.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |