Vitor Roque

Vitor Roque

(2022)
Bizitza
JaiotzaTimóteo2005eko otsailaren 28a (19 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Cruzeiro Esporte Club2021 / 2022143
Club Athletico Paranaense2022 / 20236021
Brasilgo futbol selekzio nazionala2023 / 10
20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2023 / ezezaguna118
Bartzelona Futbol Kluba2024 / 142
Real Betis Balompié2024ko abuztua / 21
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia8
Altuera172 zentimetro

Instagram: vitor_roque9 UEFA: 250193460 Edit the value on Wikidata

Vitor Hugo Roque Ferreira (Timóteo, Minas Gerais, Brasil, 2005eko otsailaren 28a), Vitor Roque izenez ezagunagoa, brasildar futbol jokalaria da. Gaur egun, Espainiako LaLiga EA Sports-eko Real Betisen dihardu, liga bereko Bartzelona Futbol Klubak utzita.

2024.urtean fitxatu zuen Bartzelonak, 2023ko uztailean Athletico Paranaense eta talde kataluniarraren arteko akordioa tarteko.[1]

Kirol-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timóteo, Minas Gerais-en, jaioa, Vitor Roque América Mineiroren harrobira hamar urte zituela sartu zen. 2018an, taldearen behe-kategorietan nabarmendu zen, bertakoak zeharo harrituz.

2019ko martxoan, jubenil-kontratua sinatu zuen Cruzeirorekin, zeinak América eraman baitzuen Vitor Roqueren talde berria salatzera Estatuko Lan Sailean. Maiatzean, akordio batera iritsirik, Cruzeiro jokalariaren eskubide ekonomikoen %65en jabe egin zen, Américari gainontzekoa utzirik.

2021eko maiatzaren 25ean, Vitor Roquek bere lehen kontratu profesionala hitzartu zuen Cruzeirorekin. Urte hartan bertan, urriaren 12an, egin zuen bere debuta, ordezko gisa atera ostean Botafogoren aurkako husnako berdinketa batean. 18 minuturen buruan aldatu zuten Keké sartzeko; Vanderlei Luxemburgo entrenatzailearen esanetan, "ez zen erritmoa jarraiatzeko gai", baina bere debuta goraipatu zuen.

2022 denboraldirako jada lehen taldeko jokalari izendatua zen. Otsailaren 20an sartu zuen bere lehen gola, Campeonato Mineiron Villa Nova-ren aurkako 2-2ko berdinketan. Hiru egun geroago, bi gol sartu zituen Copa do Brasilen etxetik kanpo Sergiperi sartutako bost eta hutsekoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Barcelona fichajes: Vitor Roque, al Barça a partir de enero» Mundo Deportivo 2023-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]