Vladimir Gorev

Vladimir Gorev
Bizitza
JaiotzaVelizh (en) Itzuli, 1900
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1938ko ekainaren 20a (37/38 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaSpecial Faculty of the Frunze Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduakombrig (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Errusiako Gerra Zibila
Txinako Gerra Zibila

Vladimir Efimovitx Gorev (errusieraz: Владимир Ефимович Горев; Velizh, Vitsebskeko oblasta, 1900Mosku, 1938ko ekainaren 20a) sobietar militarra izan zen, Espainiako Gerra Zibilean aholkulari moduan aritutakoa.

Gorev Velizh bielorrusiar herrian jaio zen, Vitsebskeko oblasta, garai hartan Errusiar Inperiokoa zena. Gaztaroan Armada Gorrian sartu eta Errusiako Gerra Zibilean (1918-1921) borroka-esperientzia handia pilatu zuen. Ondoren, jada SESBeko maila militarrean sartuta, Txina aldera 1927an hasitako gerra zibilean Txinako Alderdi Komunistaren milizien sobietizazio prozesua azkartzeko helburuarekin aholkulari bezala bidali zuten (Txinan "Nikitin" eta "Gordon" ezizenez ezaguna izan zen) .

SESBera itzultzean, Espainiako Gerra Zibila piztu ondoren, sobietar gobernuak Gorev "aholkulari militar" bezala bidali zuen Espainia errepublikarrera. Gorevek Madrilera 1936ko udazkenean agregatu militar bezala iritsi zenean, brigadako jeneral gradua zuen. Espainian "Sancho" ezizena jaso zuen.[1] Vicente Rojo teniente koronelak Madrilgo guduan aholkulari militar bezala izan zuen presentzia goraipatu zuen,[1] baita ondoren Iparraldeko Armadako Estatu Nagusiko buru zen Francisco Ciutat («Angelito» deitua) militar komunistak ere.

Ospe horri esker, 1937ko udaberrian iparraldeko fronte errepublikanora bidali zuten Kiril Jacksonen ordez.[2] Iparraldeko frontean, berriz, Bilboko defentsan, euskal ofizialen txostenak ez ziren hain onak izan, eta haien merituak borroka horien taktika belikoan zalantzan jarri zituzten. Iparraldeko frontea erorita, Gorevek ez zuen lortu hesi frankistatik ihes egitea, eta, beste soldadu errepublikar askorekin batera, Asturiasko mendietan babestu zen, urte amaieran erreskatatua izatea lortu zuen arren.[3] Berriro deitu zuten Madrilera, eta handik SESBra itzuli zen.

Jada bere aberrian, Gorev, Stalinen Purga Handiaren testuinguruan "traizio" susmoengatik 1938ko urtarrilak 25ean atxilotu zuten. 1938ko ekainaren 20an epaiketa sumarioa egin zioten, heriotza-zigorra ezarri eta egun berean fusilatu zuten. 1956an SESBeko gobernuak Gorev akusazioetatik birgaitu zuen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) András Rojo, José. (2006). Vicente Rojo - Retrato de un general republicano. (1. argitaraldia) Madril: Tusquets Editores ISBN 84-8310-455-5..
  2. Aizpuru, Mikel. (2009). El informe Brusiloff. La Guerra Civil de 1936 en el Frente Norte vista por un traductor ruso. Irun: Alberdania, 255 or. ISBN 9788498680560..
  3. Thomas, Hugh. (1976). Historia de la Guerra Civil Española. Bartzelona: Círculo de Lectores, 788 or..
  4. (Errusieraz) Lists.memo.ru. Жертвы политического террора в СССР. .