Volver a empezar

Volver a empezar
Jatorria
Argitaratze-data1982
IzenburuaVolver a empezar
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Hizkuntzagaztelania
Iraupena87 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)José Luis Garci
Gidoigilea(k)José Luis Garci
Antzezlea(k)
Agustín González
Antonio Ferrandis
José Bódalo
Encarna Paso
Marta Fernández-Muro (en) Itzuli




[[Kategoria:Marta Fernández-Muro (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJosé Luis Garci
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Pachelbel
Cole Porter
Argazki-zuzendariaManuel Rojas
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGijón
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0084874 Filmaffinity: 904876 Allocine: 169865 Rottentomatoes: m/volver-a-empezar-begin-the-beguinestarting-overto-begin-again Allmovie: v113945 TCM: 93443 Netlix: 60011757Edit the value on Wikidata

Volver a empezar (euskaraz Berriz ere hasi) 1982ko José Luis Garci espainiar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. 1981an filmatua izan arren, 1982ko martxoaren 1an estreinatu zen.

Estreinatze unean Espainiako kritikariek harrera txarra egin zioten, Asturiasetik kanpora arrakasta eskasa izan zuelarik. Halere, AEBetan Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, sari hori irabazten Espainiako lehenbiziko filma bilakatu zelarik, hortik aurrera ospea bereganatuz joan zen.

Filmak Espainiako trantsizioaren ondoren eta Espainiako Gerra Zibilaren amaieratik atzerriratua egon den gizon baten jaioterrirako itzulera kontatzen du, bertan bere gaztaroko maitasuna izan zenarekin berrelkartzen delarik.

Argumentua garatzen unean José Luis Garci zuzendaria bere aitaren laguna izan zen olerkari baten bizitzan oinarritu zen, hura Espainiako Gerra Zibilaren ostean kontzentrazio esparru batean sartu zuten eta 1940eko hamarkadaren amaieraldera bertan hil zen. Zuzendariak hura bizirik jarraitu eta bere jaioterrira itzuli izanaren gogoeta egin zuen, honela filma honen istoria jaio zelarik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cudillero, Asturiasko kostaldeko udalerria, filmako protagonisten bisitatzen duten lekuetako bat.

1981, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatea irakaslea eta idazlea den Antonio Miguel Albajara bere jaioterria den Gijón hirian geldialdi labur bat egiten du, handik Stockholmera joan eta Literaturako Nobel Saria jaso aitzin. Antonio sei hilabeteko bizia gelditzen zaiola jakitun da, hortaz bere jaioterria itzuli eta gaztaro bere neska-laguna zen Elenarekin egotea erabakitzen du.

Idazleak Gervasio Losadaren ardurapean dagoen Asturias hotelean ostatu hartzean, sariarengatik zorionak ematen dizkion Joan Karlos I.a Espainiakoa deia jasoko du. Dei honen ondoren hedabide ugariren deiak jaso eta kazetariek non ostatu hartzen duen jakinik elkarrizketatzen saiatuko dira; hala eta guztiz, Antoniok Elenarekin egon nahi duenez Losadari azetariek gogaitu ez diezaioten eskatuko dio. Elena eta Antoniok Asturiasko hainbat lekutatik ibiliko dira, betiere haien gaztaroa eta gertakariak oroituz.

El Molinón futbol zelaira joan eta Real Sporting de Gijón taldearen partidu bat ere ikusiko dute, Antonio gaztaroan talde horretako erdilaria izan baitzen.

Ondoren, Albajarak jaioterria laga, saria jaso eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean klaseak ematen jarraituko du.

Filma zuzendariaren eskaintza batekin amaitzen da: «1930eko hamarkadan euren gaztaroa bizitzen hasi ziren gizon-emakumeei omenaldia egin nahi diet; eta bereziki, oraindik hor dirautenei, bizitzarekiko itxaropen, maitasun, bizipoz, kuraia eta fedearen adibide baitira. Etendako belaunaldi horri, eskerrik asko».

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]