Vulkaniar agurraGene Roddenberryk1966 eta 1969 artean ekoitzitako Star Trekzientzia-fikzioko telesailean asmatutako agur bat da. Agurra esku ahurra zabalik egiten da, hatzamarrak elkartuz erdiko bi hatzamarrak V zabal bat eginez bananduz. (Hasieran, egiteko zaila da, ez baita mugimendu natural bat). Ustez, vulkaniarren artean agur arrunta da, telesailaren arabera Lurreti 15 argi-urtera egongo litzatekeen Vulkano izeneko planeta batean biziko liratekeen arraza humanoide bat, arraza hau arrazoia eta logikan oinarritutako bere bizimoduagatik ezaguna delarik.
Agur hau Leonard Nimoy aktoreak egiten zuen Spock vulkaniar pertsonaiaren paperean, Enterprise ontziko lehen ofiziala zena.
WCW eta WWFko borrokari profesionala den Vaderrek agur hau askotan egin izan du bere borroketan. Ondoren, WWEnBig Daddy V.ak bere omenez erabili zuen.
The Big Bang Theory telesailean, bertako protagonista den Sheldon Cooper, Jim Parsonsek egiten duen papera, Spocken jarraitzaile sutsu bat izateagatik bereizten da, eta atal askotan agur hau egiten ikusi ahal izan da.
Animaniacsen, "Star Truck" atalean, Spock Wakkoren garuna urtzen saiatzen da, baina soilik Wakko bezalako izaten amaitzea lortzen du, honela, Wakkok agurra ikasten duelarik.
Mork & Mindyn Robin Williams aktoreak, Morken papera egiten duena, agur hau egiten du nano-nano deituz.