W. H. R. Rivers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chatham (Kent), 1864ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Kent |
Heriotza | Cambridge, 1922ko ekainaren 4a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Tonbridge School (en) Saint John's College (Cambridge) Barts and The London School of Medicine and Dentistry (en) |
Doktorego ikaslea(k) | William McDougall |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, psikiatra, psikologoa, neurologoa eta etnologoa |
Enplegatzailea(k) | Londresko University College Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista |
William Halse Rivers Rivers (Luton, Kent, 1864ko martxoaren 12a - Cambridge, 1922ko ekainaren 4a) ingeles psikofisiologo eta antropologoa izan zen. Antropologia- eta etnografia-lan garrantzitsuak idatzi zituen, Ozeaniako kulturei buruz bereziki. Lewis Henry Morgan Estatu Batuetako etnologoaren eboluzionismoaren jarraitzailea izan zen hasieran, baina difusionismorantz jo zuen ondoren arian-arian. Obra nagusiak: The Todas (1906, Toda herria), The History of Melanesian Society (1914, Melanesiako gizartearen historia), Kinship and Social Organization (1914, Ahaidetasuna eta gizarte antolakuntza). Azken urteetan psikologia-ikerketak egin zituen: Instinct and the Unconscious (1920, Instintua eta inkontzientea).