Wajima 輪島市 輪島市 (Wajima-shi) | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Ishikawa | |
Jatorrizko izena | 輪島市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 37°23′26″N 136°53′57″E / 37.390553°N 136.899097°E | |
Azalera | 426,23 km² | |
Mugakideak | Suzu (en) , Shika (en) , Anamizu (en) eta Noto (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 24.507 (2020ko abenduaren 1a) −2.709 (2015) | |
Dentsitatea | 57 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1954ko martxoaren 31 | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
Hiri senidetuak | Ishikari (en) eta Owariasahi (en) | |
http://www.city.wajima.ishikawa.jp/ www.city.wajima.ishikawa.jp |
Wajima (japonieraz: 輪島市 Wajima-shi ) , Japoniako Ishikawa prefekturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera 27.801 biztanle ditu. Bere artisau lanengatik, merkatuagatik eta kultur ondarearengatik da ezaguna, bai eta paisaia ikusgarriarengatik ere.
Prefeturaren iparraldean kokaturik dago, Japoniako itsasoan sartzen den Noto penintsulan. Noto aireportua dago bertan, penintsulari zerbitzua ematen diona.
2006ko otsailaren batean eratu zen gaur egungo udalerria Monzen herriarekinbat egiterakoan.
Senmaida (千枚田) izena du japonieraz eta Ishikawa prefeturako eta Japoniako ikuspegi ederrenetako bat da. 1004 arroz soro dira, bertako familiek zaintzen dituztenak edo alokatzen dituztenak.
Urte sasoi guztietan bisitari asko izaten ditu. Iraileko azken astean nazio mailan egiten den zozketa batean bi bikotek beren ezkontza bertan egiteko aukera izaten dute.
Urriko lehen astean milaka kandela pizten dituzte arroz soroetan.
Gojinjo-daiko (御陣乗太鼓) Wajimako danbor berezia da, kultur ondare izendatua dagoena. Wajimako Nafune herrixkako biztanleek baino ezin dute jo danbor hau.
Kondairak dioenez 1577an Uesugi Kenshin generalak Noto inbaditu nahi izan zuenean bertakoek armarik ez zuten baina danborrak jotzen hasi ziren deabruaren maskarak jantzita eta inbaditaileek beldurrez ihes egin zuten.