Walter Savage Landor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Warwick, 1775eko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) Ingalaterra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Florentzia, 1864ko irailaren 17a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College (en) Rugby School (en) |
Hizkuntzak | latina ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Walter Savage Landor (Warwick, 1775eko urtarrilaren 30a - Florentzia, 1864ko irailaren 17a) ingeles olerkaria izan zen.
Rugby Schoolen eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. Errepublikanoa eta jakobinismoaren mireslea izan zen. Lajos Kossuth eta Giuseppe Garibaldi babestu zituen, besteak beste. 1802an Bathen kokatu zen eta han Robert Southeyren lagun egin zen. 1808an Iberiar penintsulako gerran parte hartu eta Bilbon atxilotu zuten.
1811n Joanna Thuillier suitzarrarekin ezkondu zen eta Monmouthshirera joan ziren bizitzera. Frantzia, Como, Pisa eta Pistoiatik igaro ondoren, 1821ean Florentzian kokatu ziren. 1835ean emaztearengandik banandu eta Ingalaterrara itzuli zen, baina 1853an Florentziara itzuli eta bertan hil zen.
Kritikoengandik jasotako estimua ez zen publikoarenarekin bat etorri. Bere lanik ezagunena Imaginary Conversations da, pertsonaia historikoen arteko elkarrizketa filosofikoak.