Wayuu hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak indigenous language of South America (en) Arawak hizkuntzak Karibeko arawak hizkuntzak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | guc |
Ethnologue | guc |
Glottolog | wayu1243 |
Wikipedia | guc |
UNESCO | 295 |
IETF | guc |
Endangered Languages Project | 2696 |
Wayuu hizkuntza (autoglotonimoa: wayuunaiki; wayuu: herriaren izena eta naiki: hizkuntza) amerindiar hizkuntza bat da, La Guajirako penintsulan hitz egiten dena. Kolonbiako La Guajira departamentuan eta Venezuelako Zulia estatuan hitz egiten da. Arawak hizkuntza familiako kidea da[1], Zuliako añú, Guyanako lokono eta Antilletako taino hizkuntzetatik gertu.
Willem Adelaarrek egindako ikerketaren arabera, 1994an 324.000 hiztun zituen[2]. Ethnologuek, hala ere, 305.000 zirela zioen 1995ean, horetatik 170.000 Venezuelan eta 135.000 Kolonbian. 2005ean Universidad de Orientek egindako ikerketaren arabera 350.000 hiztun zirela esan zen, baina 240.000 inguruko beste zentsu bat ere argitaratu zen. Erdia elebakarra da eta beste erdiak wayuu-gaztelania elebiduna da. Zuliako Unibertsitateak 2010ean 400.000 hiztun zirela argitaratu zuen. 2008an E. Silvak argitaratutako liburu batean esaten zen etniak 300.000 kide zituela Kolonbian eta 400.000 Venezuelan[3].