Web irisgarritasuna erabiltzaile orori webgune baterako sarbidea ahalbidetzean datza, desgaitasunen bat dutenentzat bereziki. Irisgarritasun kontzeptua, atzigarritasun edo erabilerraztasun bezala ere ezagutzen da.
Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ezintasunen bat duten 1.000 milioi pertsona biltzen ditu bere txostenetan (2011 datua). Pertsona horiek teknologiara duten sarbidea kontuan hartu behar da berdintasunezko gizartea eraikitzeko orduan.
Osasunaren Mundu Erakundeak berak, 2001eko Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenaren (FDONS) bidez, honela definitzen du desgaitasuna: "Termino generikoa, defizita, jardueraren mugak eta parte-hartzearen murrizketak biltzen dituena. Gizabanako baten (osasun-egoera batekin) eta haren ingurune-faktoreen (ingurumen-faktoreak eta faktore pertsonalak) arteko elkarreraginaren alderdi negatiboak adierazten ditu ". (Egea, 2006).
Webguneak irisgarritasunean pentsatuta diseinatuta daudenean, erabiltzaile guztiek eduki berdinak eskura ditzakete. Adibidez, gune batek semantikoki zuzena den XHTML kodea[1] duenean, irudien ordezko testu baliokide bat ematen da, eta estekei izen esanguratsua ematen zaie; horri esker, ikusteko zaitasunak dituzten erabiltzaileek pantaila-irakurgailuak edo Braille lerroak erabil ditzakete edukietara sartzeko. Bideoek azpitituluak dituztenean, entzuteko zailtasunak baina ez ikustekoak dituzten erabiltzaileek bete-betean ulertu ahal izango dituzte. Edukiak hizkera errazean idatzita eta diagrama eta animazioekin ilustratuta badaude, dislexia edo ikasteko arazoak dituzten erabiltzaileak hobeto ulertzeko moduan daude.
Testuaren tamaina behar bezain handia bada, ikusteko arazoak dituzten erabiltzaileen zailtasunak gutxiagotzen dira. Era berean, botoien edo eremu aktibo egokien tamainak sagua zehaztasunez kontrolatu ezin duten erabiltzaileek errazago erabil dezakete. Gailu jakin baten mendeko ekintzak saihesten badira (tekla bat sakatu, saguarekin klik egin), erabiltzaileak gehien komeni zaion gailua aukeratu ahal izango du.
Aurreko paragrafoetan aipatutakoa Irisgarritasun Jarraibideetan laburbil daiteke; jarraibide horiek azaltzen dute nola egin irisgarri webguneko edukiak desgaitasuna duten pertsonentzat. Jarraibideak webguneko edukien diseinatzaile guztientzat eta sorkuntza-tresnen diseinatzaileentzat daude pentsatuta. Jarraibide horien helburu nagusia irisgarritasuna sustatzea da.
Jarraibide horiek World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren espezifikazioak dira, eta horien bidez desgaitasuna duten pertsonentzako webguneen erabilerraztasunari buruzko gida bat ematen da. W3C webguneko Irisgarritasun Ekimenaren (WAI) bidez garatu dira.
Interneten irisgarritasuna sustatzen dabilen erakunde nagusia W3C da, WAI lantaldearen bitartez.
WAIren helburu nagusia, erregela argi batzuk sortzea da.
Irisgarritasun neurria hiru maila bereizietan banatzen da; A, AA, eta AAA, lehenengoan gutxieneko irizpideak betetzen direlarik, eta azkenenekoan irizpide guztiak.
Teknikoki irisgarritasuna dokumentuen egitura logikoan, eduki azaldu eta semantika gehigarrietan.. aplikatzen da, nahiz eta informazioa erredundantea (errepikatzen dena) izan, pertzepzio edo/eta ahalmen teknologiko bestelakoak dituzten erabiltzaile kopuru handienari irisgarri egin ahal izateko, adierazten ari den informazio hori modu errazean edonori iritsi dadin.
Egiten diren gomendioen artean aipagarriena, eta zuzenki web erabilgarritasunarekin elkarlotuta doana; teknologia puntakoen erabilpena murriztua edo ahal den neurrian mugatua izan dadila, esaterako flash, javascript, ajax; hauen gehienezko erabilpenak erabilgarritasuna eta irisgarritasuna oztopatzen dituelako, eta hauek erabiliz gero betiere ordezko informazioa ere eskaintzea.
Behar-beharrezkoa da orrialdeak sortzeko eta ikusteko erabiltzen diren erremintak elkarrekin lan egitea webguneen irisgarritasuna bermatzeko. Erreminta hauek bere barnean hartzen dute:
WAIren (Web irisgarritasunaren funtsezko osagaiak) dokumentuan web irisgarritasunaren hainbat funtzio aipatzen ditu, eta egin beharreko hobekuntzen zerrenda edozein webgune irisgarria izateko. Modu berean, horiek bete ezean ekarriko lituzkeen ondorioak adierazten ditu.
Webgune baten irisgarritasun maila neurtzeko ohikoak dira interneten bidez erabil daitezkeen ebaluazio tresnak, baina webgune baten irisgarritasuna neurtzeko metodorik hoberena, beste behin, erabiltzaileekin frogak egitea izaten da.
Horretarako WAIren [6](Web guneen irisgarritasunaren ebaluazioa) dokumentuak, webguneen aurre-ikuskaketak egiteko gomendioak ematen ditu, irisgarritasun maila kolokan jarri dezaketen arazoak modu azkar batean identifikatu ahal izateko. Modu berean, irizpide eta pauso nagusiak nabarmentzen ditu, edozein webgunean irisgarritasun irizpideak betetzen ari diren edo ez neurtzeko.
Webguneen irisgarritasunaren mugak honako hauek izan daitezke:[7]
Desgaitasuna duten pertsonei "hirugarren adineko" pertsonen multzoa gehitu diezaiekegu; izan ere, bitarteko fisikoen gabeziek eta arazoek, bai eta edukiek ere, askotan, pertsona horiek ere infobazterketa-arriskuan egotea eragiten dute. (.pdf)
Desgaitasuna duen pertsonaren zailtasun nagusiak honako hauek izaten dira:
Webgune bat irisgarria da, baldin eta:
Laguntza teknikoak, laguntza-teknologiak ere deituak,[9] desgaitasunen bat duten pertsonek beren desgaitasuna saihesteko, konpentsatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko erabiltzen dituzten gailuak dira.
Honako hauek dira erabiltzaile desgaituek web orrian nabigatzeko erabiltzen dituzten laguntza-teknologietako batzuk:
Interneteko hierarkiaren barruan irisgarritasuna sustatzeaz arduratzen den erakunde gorena World Wide Web Consortium (W3C) da, bereziki Web Accessibility Initiative (WAI) lantaldea. 1999an WAIk bere web irisgarritasunerako jarraibideen 1.0 bertsioa argitaratu zuen. Denboraren poderioz nazioartean onartutako erreferente bihurtu dira. 2008ko abenduan, WCAG 2.0[14] planak gomendio ofizial gisa onartu ziren.
Zergatik dira beharrezkoak jarraibide horiek?
Desgaitasun mota desberdinak dituzten pertsonek webgunea erabiltzeko zailtasunak izan ditzakete, web-orrietako informazioan dauden oztopoak eta "erabiltzaile-aplikazioen" (nabigatzaileak, multimedia-gailuak edo laguntza teknikoak) oztopoak konbinatzen direlako. Jarraibide horiek lotura berezia dute web-orrietako oztopoak murriztearekin. (Egea, 2006)
Jarraibide horiek hiru multzotan banatzen dira:
Interneteko erabileraren hazkundeagatik[19] eta eguneroko bizitzan duen garrantziagatik, mundu osoko herrialdeek sarbide digitaleko gaiak jorratzen dituzte legediaren bidez. Planteamendu bat da desgaitasuna duten pertsonentzako webguneetarako sarbidea babestea, lehendik dauden giza eskubideen edo eskubide zibilen legeria erabiliz. Zenbait herrialdek, AEBek bezala, desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea babesten dute teknologiaren kontratazio prozesuaren bidez. Ohikoa da nazioek web edukien irisgarritasunerako gidalerroak (WCAG) 2.0 babestea eta onartzea beren legerietan jarraibideak aipatuz.[20][21] 2018tik WCAG 2.1 bertsioa da onartuta dagoen azken gomendioa.
LEY FORAL 5/2010, de 6 de abril, de accesibilidad universal y diseño para todas las personas. (2010eko apirilaren 14ko BON-ean argitaratuta)[24]
2002. urteaz geroztik, Espainian hainbat lege garatu dira irisgarritasun-mailak eta betetze-datak zehazteko:
"Desgaitasuna duten pertsonentzako aplikazio informatikoak. Webguneko edukietarako irisgarritasun-baldintzak ". Web-garatzaileentzat irisgarri dauden konponbideak ematen ditu, Interneten, Intranetetan eta beste edozein sare informatikotan web-edukien arloan bete behar diren ezaugarriak definitzeko aukera ematen duten baliabideen zerrenda bat sortuz, eduki horiek ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal izan ditzaten, desgaitasuna duten pertsonak eta adinekoak barne.
2012an WCAG 2.0 oinarriak ezartzeko eguneratu zen.
"Web irisgarritasunari buruzko egokitasunaren eta kalitate-markaren ebaluazioaren eskemarako zehaztapenak".
1973ko birgaitze-aktaren 508. atala.
26.653 Legea, webguneetako informazioaren irisgarritasunari buruzkoa. (.pdf) (html) Kongresu Nazionalak 2010eko azaroaren 3an onartua.
CONVENCIÓN SOBRE LOS DERECHOS DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD(.pdf)
Web irisgarritasunak[26] eskaintzen dituen onura nagusiak.
Web irisgarritasuna ebaluatzeko erremintak dira software programak ala online zerbitzuak, eta web guneek irisgarritasun estandarrak betetzen dituzten aztertzeko laguntza ematen dute. Zerrenda zabala den arren[27], artikulu honetan horietako bi aurkezten dira: TAW eta HERA.
TAW (Web irisgarritasunaren testa) CTIC Fundazioak garatutako tresna bat da, web irisgarritasunaren zenbait alderdi automatikoki egiaztatzeko aukera ematen duena. Web-diseinuaren eta -garapenaren profesionalak dira haren hartzaileak.
TAW tresnak bi exekuzio-modalitate ditu, lineako analizatzaile gisa (bere web-ataritik) edo modu lokalean instala daitekeen aplikazio gisa.
Lineako TAW analizatzaileak aztertu nahi den webgunearen URL bat sartuz funtzionatzen du, analisiaren emaitzari buruzko informazioa duen HTML txosten bat sortuz. Lineako analizatzailea honako araudi hauetarako dago prestatuta:
Araudiek egiaztapen batzuk (egiaztapen-puntuak edo arrakasta-irizpideak deiturikoak) hiru irisgarritasun-mailatan taldekatzen dituzte: A, AA, AAA. Irisgarritasun-maila jakin bat egiaztatzeko puntu guztiak betetzeak aukera ematen du maila horretan adostasuna adierazteko.
TAW aplikazioak, tokian-tokian instala daitekeenak, Web 1.0 edukirako irisgarritasun-jarraibideak (WCAG 1.0) baino ez ditu aztertzen, baina zenbait ezaugarri gehigarri ditu, hala nola:
HERA erabilgarria da web-orrien irisgarritasuna berrikusteko, Web 1.0 edukirako Irisgarritasun Gidalerroen (WCAG 1.0) gomendioekin bat etorriz. HERAk orrialdearen aldez aurreko azterketa automatikoa egiten du, eta akatsik dagoen jakinarazten du (automatikoki detekta daitezke), bai eta jarraibideak eskuz berrikusi behar diren egiaztapen-puntuak ere.
Eskuz berrikustea ezinbestekoa da orria irisgarria den egiaztatzeko. Eskuzko egiaztapen hori egin ahal izateko, beharrezkoa da irisgarritasun-jarraibideak ezagutzea, erabiltzaileek laguntza teknikoak nola erabiltzen dituzten jakitea eta web-orrien diseinuan eta garapenean esperientziaren bat izatea.
HERAk eskuzko berrikuspena errazten du, egiaztatu beharreko elementuei buruzko informazioa, kontrol hori egiteko moduari buruzko jarraibideak eta orrialdearen bi bista aldatuak emanez (bata grafikoki, bestea HTML kodekoa) elementu garrantzitsuenekin, ikono eta kolore bereizgarriekin.
Inprimaki batek aukera ematen du emaitza automatikoak aldatzeko, egiaztapen-puntu bakoitzari iruzkinak gehitzeko eta berrikuslearen izena adierazteko. Berrikuspenari buruzko azken txosten bat ere sor daiteke, inprimatzeko edo deskargatzeko, hainbat formatutan (XHTML, RDF eta pdf).
Garrantzitsua: datuak SIDARreko datu-basean gordeko dira, berrikuspena hasi eta zazpi eguneko epean. Denbora-tarte horretan, lan bati berrekin dakioke laburpen-orriko URLa erabiliz, berrikuspenaren identifikatzailea jasotzen duena.