Webmail-a webean oinarritutako posta-zerbitzua da. Web zerbitzuak erabiltzen direnean, web bezeroak posta bezeroarena egiten du, eta mezuak igortzeko eta irakurtzeko HTTP protokoloa erabiltzen da bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioetan. Web zerbitzu hauek, webmail bezala ezagutzen dira.
Webmail-a, programa informatiko bat da. Programa honek,interfaze web bat duen posta elektronikoaren bezeroarena egiten du,interfaze web horrekin gure posta elektronikoa atzitu dezakegu. Posta elektroniko sartzeko beste aukera batzuk:
Webmail-ren bitartez eta web arakatzaile baten bidez,urrutiko zerbitzu batean gordeta dauden postak ordenatu,ezabatu edota editatu ditzakegu. Posta, web arakatzaile baten bitartez, beste urrutiko ordenagailu baten bidez kontsultatu dezakegu, ordenagailua sare berdinera konektatu badago noski(Internet adibidez).
Badira enpresa pribatuak webmail zerbitzua ematen dutenak, adibidez:
Badira ere webmail zerbitzua eskaintzen duten taldeak:
Bezeroek erabiltzaileak mezuak irakurtzeko, erantzuteko, osatzeko, igortzeko eta gordetzeko balio dute. Leku batzuetan posta-bezeroei erabiltzaile-agenteak esaten zaie,edota posta-irakurleak. Hasieran, posta-bezeroen erabiltzailearekiko interfazea testu moduko izan ohi zen eta posta-zerbitzari baten konputagailuan bertan egikaritzen ziren, komunikazioak ez ziren sarean zehar egiten.
Posta-zerbitzariek sistemaren funtsa osatzen dute. Erabiltzaile guztiak posta-zerbitzari bati lotuta daude,non erabiltzaile bakoitza bere postontzia duen(mailbox). Postontzia zerbitzariak kudeatzen duen datu-egitura bat besterik ez da. Neurri handi batean, postontzi bat katalogo bat da, non fitxategiak postako mezuak diren. Mezuek bezeroan hasten dute bere bidaia, hortik igorlearen posta-zerbitzarira joaten dira,ondoren, normalean, hartzailearen posta-zerbitzarira helduko dira eta , bikatzeko, hartzailearen bezeroak bere postontzitik hartuko du mezua. Beraz, DNSn gertatzen den bezala, zerbitzarien arteane ere komunikazio zuzena dago, eta ez bakarrik bezero eta zerbitzariaren artean. Posta-zerbitzarien arteko komunikazio horiek ere bezero/zerbitzaria eredua jarraitzen dute: igorlearen posta zerbitzariak bezeroarena egiten du, eta hartzailearen zerbitzariak zerbitzariarena. Posta elektronikoak ere, FTPk bezala, badu bere bitxikeria: ez du aplikazio-mailako protokolo bat erabiltzen, batzuk baizik. Protokolo bakarra erabiltzen da mezuak igortzeko, SMTP izenekoa, eta beste batzuk mezuak hartzeko (POP3, IMAP, http). SMTP bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioetan erabiltzen da, baita bi zerbitzari artekoetan ere. Besteak bezeroaren eta zerbitzariaren artean bakarrik erabiltzen da.
RFC-822 agiriak definitzen du posta elektronikoko mezuak nolakoak izan behar diren. Posta-helbideen egitura ere definitzen da agiri honetan.
Hala ere,posta-zerbitzuetarako web erabiltzeak desabantaila batzuk baditu:
Hemen daude zenbait webmail aske:
Hala ere edozein pertsona edo erakundek webmail zerbitzu bat eraiki dezake.