West Country

West Country

West Country (euskaraz: «Mendebaldeko Herrialdea») Ingalaterraren hego-mendebaldeko lur eremu bat da, zehatz definituta ez dagoena, gutxi gorabehera Hego-mendebaldeko Ingalaterraren eremuarekin bat datorrena. Avon, Kornualles, Devon, Dorset eta Somerset konderriak barne hartzen ditu, askotan Gloucestershire eta Wiltshire konderriak eta Scilly uharteak ere bai. Erabilera batzuetan, eremu zabalagoak ere barne hartzen ditu; beste batzuetan, berriz, eremu murritzagoa da.

Eremua nagusiki baserri edo landa girokoa da, hiri handi gutxi batzuekin bakarrik, tartean Bristol, Exeter, Plymouth, Swindon eta Gloucester. Turismo eta nekazaritza, bereziki esneki industriak, ekonomian paper garrantzitsua dute. Paisaia nagusiki mendebaldean granitozko mortuez osatua dago, eta tiza eta kareharrizko bidezidor eta buztinezko haranez ekialdean. Historikoki, eztainuaren meatzaritza eta arrantza diru iturri eta lanbide nagusiak izan dira, nahiz eta azken honek ekonomiari oraindik laguntzen dion. Eskualdea usadioz sagardoa, mamia eta enpanada ekoizteagatik ospetsua ere bada.

Batzuetan "West Country" izendapena Wessex erresuma anglosaxoiarekin lotu ohi da. Wessexko biztanleak hego-mendebaldeko eskualdea izendapenaren ordez bultzatu nahi dute, Ingalaterrako hego-erdialdeko zenbait konderri ere barne hartuz (Hampshire, Berkshire, Oxfordshire eta Wight uhartea) eta Devon eta Cornwall kenduz.

Konderriak eta unitate administratiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta udalerri garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
West Countryko inauteriak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]