What a Wonderful World | |
---|---|
Louis Armstrongen, Samuel E. Wrighten, Israel Kamakawiwo'oleren, Daniel O'Donnellen, Rod Stewarten, Christer Sjögren (en) eta Susan Boyleren musika-lana | |
Egilea(k) | Louis Armstrong, Samuel E. Wright, Israel Kamakawiwo'ole, Daniel O'Donnell, Rod Stewart, Christer Sjögren (en) eta Susan Boyle |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | What a Wonderful World |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | jazza |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Bob Thiele eta George David Weiss |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bob Thiele George David Weiss |
«What a Wonderful World» ("Ze mundu zoragarria" euskaraz) Bob Thielek eta George David Weissek idatzitako jazz kanta ospetsua da. Louis Armstrongek 1967an estreinatu zuen. Hasieran ez zen arrakasta izan Estatu Batuetan, 1.000 kopia baino gutxiago saldu baitzituen, baina denborarekin klasikoa bihurtu da.
60ko hamarkadako giro arrazista eta nahasiaren antidotoa behar zuen izan, horretarako sortu zen, eta kantariaren gozamena deskribatzen du eguneroko gauza sinpleengatik. Mezua baikorra da, etorkizunari itxaropenez begira. Abestiak tonu baikorra mantentzen du etorkizunean, munduan jaiotzen diren eta ikusteko eta hazteko asko izango duten haurtxoei erreferentzia eginez.
Abestiaren mundu mailako hedapena 1987an Barry Levinsonek zuzendutako eta Robin Williams protagonista zuen Good Morning, Vietnam filmeko soinu-bandan sartu zenetik aurrera gertatu zen.[1] Gerora, beste film batzuetan ere agertu izan da, eta aipagarrienak honako hauek izan dira: 12 Monkeys (1995); Meet Joe Black (1998) gai nagusi gisa; Bowling for Columbine (2002) dokumentala, Estatu Batuek XX. mendearen bigarren erdian egindako eraso inperialistak erakusten dituen sekuentzian, eta Madagascar (2005). Family Matters (1989-1997) telesail iparramerikarraren lehen bost atalen hasierako soinu-banda ere izan zen. Luis Estradaren Un mundo maravilloso (2006) film mexikarrean ere agertu zen.[2]
Asko izan dira abesti hau interpretatu duten artistek. Hona hemen batzuk:
Delirium Tremens taldeak berea egin du, ‘Mundu zoragarria’ izenarekin. 2002ko Joey Ramoneren bertsioa da[3] talde euskaldunak gehien entzun duena, aitortzen duenez: «Guk gainera, ereserki hau benetan maite zuten inguruko lagun bat baino gehiago omendu nahi izan dugu ‘Mundu zoragarria’ berri honetan. Hori baita aldaketetako bat: Beti, ‘What a Worderful World’ izan da, baina gurean... ez horrenbeste», diote. Abestiari beste zentzu bat eman nahi izan diote, «gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da». Taldeak «Mundu zoragarria» izenburua eman dio haien bertsioari.[4]
ZE MUNDU ZORAGARRIA (George Weiss/Bob Thiele)