While the City Sleeps | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | While the City Sleeps |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fritz Lang |
Gidoigilea(k) | Casey Robinson Carroll Clark (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | RKO |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Gene Fowler Jr. (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Carroll Clark (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Herschel Burke Gilbert (en) |
Argazki-zuzendaria | Ernest Laszlo |
Jantzi-diseinatzailea | Norma Koch (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
While the City Sleeps Fritz Langek 1956an zuzendutako filma da. Charles Einsteinek idatzitako The Bloody Spur kontakizuna du oinarri. Antzezle nagusi Dana Andrews, Rhonda Fleming eta George Sanders izan zituen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Komunikabideetako enpresari handi Amos Keyren heriotzaren ostean, ez dago argi haren boterea nork jasoko duen. Amosen semea, Walter, da oinordeko bakarra, baina nahiago du konpainiaren lanak alde batera laga sasoi batean. Aldi berean bada New York beldurtzen duen norbait, Ezpain-barraren hiltzailea, hala izendatu baitute andrak hiltzen dituen gaizkilea. Enpresa barruko baten batek, poliziak baino lehenago, kasua argitzen badu Walterrek sari ederra ematea erabaki du. Edward Mobley (Dana Andrews) kazetaria horretan saiatuko da.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Dana Andrews | Edward Mobley |
Rhonda Fleming | Dorothy Kyne |
George Sanders | Mark Loving |
Thomas Mitchell | John Day Griffith |
Vincent Price | Walter Kyne |