White Boy Rick | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | White Boy Rick |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta Film biografikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yann Demange |
Gidoigilea(k) | Steve Kloves |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darren Aronofsky John Lesher (en) ![]() Julie Yorn (en) ![]() Scott Franklin |
Ekoizpen-diseinatzailea | Stefania Cella (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Richter |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Detroit |
Argumentu nagusia | Richard Wershe Jr. (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
White Boy Rick (euskaraz Rick Mutil Zuria), 2018ko Yann Demange frantziarrak zuzendutako biografia eta krimen drama film bat da. 1980ko hamarkadan FBIaren informatzailea izandako Richard Wershe Jr. hamalau urteko mutilaren bizitzan arinki oinarritua dago. Matthew McConaughey, Richie Merritt, Bel Powley, Jennifer Jason Leigh, Brian Tyree Henry, Rory Cochrane, RJ Cyler, Jonathan Majors, Eddie Marsan, Bruce Dern eta Piper Laurie aktoreek antzeztu zuten.
1984, Detroit, hiria crack drogaren epidemia eta droga-trafikatzaileen kale taldeen arteko borrokak jasaten ari den garaian, Rick Wersh (Matthew McConaughey) aita ezkongabea eta arma-trafikatzaileak bere bi seme-alaba Richard (Richie Merritt) eta Dawnen (Bel Powley) ongizatea besterik ez du nahiko, baina 15 urtetako Richard semea poliziak aita atxilotu ez dezan FBIarentzat droga-narkotrafikatzaileen munduan sartu eta informatzaile gisa jardun beharko du.