Wikilaria Wikipediako editore bat da. Wikipedian euskaraz idazten duten kideek asmatutako neologismo honekin[1] Euskal Wikipedian edo haren inguruko proiektuetan (wikimedian) lan egiten duten kideei deritze[2][3][4][5].
Aurrekoari lotuta wikilari egoiliarra wikipediako editore bat da, erakunde jakin batean egonaldi bat egiten duena. Egoiliarrak jasotzen dituzten erakundeak kultura eta ondarearen alorrekoak izan ohi dira, bereziki, galeriak, liburutegiak, artxibategiak eta museoak[6].