Wikispaces | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Wikispaces |
Mota | wiki hosting service (en) ![]() |
Jarduera sektorea | website hosting (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Kolonbia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Times Educational Supplement (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 2015 |
Desagerpena | 2019ko urtarrila |
webgune ofiziala |
Wikispaces webguneak ostatu zerbitzuak eskaintzen zituen (2005-2018), hezkuntza helburuetarako izanez gero, dohainik. Wikiak sortzeko aukerak, erraztasunak, eskaintzen zituen Wikispaces enpresak eta wiki horiek sarean kargatzeko eta alokatzeko ostatu zerbitzua eskaintzen zuen. Egoitza nagusia San Franciscon, Kalifornian zegoen kokaturik. Sortzaileak James Byers eta Adam Frey izan ziren. Horiekin batera Dominick Bellizzi ibili zen zuzendaritza taldean. Hasieran Tangient LLC enpresaren izenpean abiatu ziren 2005ko martxoan. Handik bederatzi urtetara Wikispaces TSL Education enpresak erosi zuen, 2014ko martxoan.[1] Wikispacesen lehiakide nagusiak PBworks, Wetpaint, Wikia, Google Classroom, Edmodo eta Google Sites ziren. Lehiakideen artean handienetakoa izan zen urtetan.
2014ko irailean, TSL Education enpresak iragarri zuen utziko ziola doaneko ostatu eskaintzeari hezkuntzarako erabiltzen ez ziren wikietan.
Urte beteko doaneko zerbitzuak eskaini izan ziren zenbait wiki pribatutarako eta beti egon ziren eskaintza bereziak, doakotasuna luzatzeko eskaintza, zenbait GKEentzat eta dirua irabazteko helburu nagusi ez zeukaten zenbait proiekturentzat. Wikispaces-ek dagoeneko 100.000 premium wiki doan[2] eskaini ditu hezkuntza helburuetarako. Horietako asko euskaraz. Izan ere, Wikispaces boluntario batzuek euskaratu zuten 2009. urtean[3]. Zerbitzuan egiten diren aldaketa berriak euskaraz jartzeko aukera irekia egon zen urte batzuetan baina aukera hori itxi zuten 2014. urtean. Dena den, webgunea itxi arte, Wikispaceseko gune gehienak euskaraz topa zitezkeen nabigatzailea euskaraz jartze hutsarekin.
2018. urtean hurrengo hilabeteetan zerbitzu guztiak amaitutzat emango zituztela iragarri zuten modu ofizialean[4][5].
Wikispacesek doaneko zerbitzua eskaintzen du hezkuntzako helburuetarako baldin bazen. Gainera, horrelako doaneko wikietan publizitaterik ez zuela txertatuko agintzen zuen. Eta agindutakoa bete zuten.
2010. urtetik aurrera Wikispaces Glogster EDU euskarria mantentzen duen enpresarekin kooperatu zuen. Glogster EDU euskarriko Glog delakoak Wikispaces zerbitzuko wikietan kapsula zitezkeen.
Wikispacesek antzeko beste zerbitzu batzuk baino lehenago zerbitzua euskaraz eman zuen pare bat boluntariok egindako lokalizazioari esker. Euskaraz ere ehunka hezkuntzako wiki topa zitezkeen. Tutorialak[6] ere bai.
2007-2012 urteen bitartean hezkuntzan hedapen handia izan zuen tresna honek[7]. 2018ko otsailean, baina, iragarri zuten urte horretako uztailean hezkuntzako helburuetako wikiak doan eskaintzeari utziko ziotela[8].
Hezkuntzan erabilitako webguneak, beraz, betiko galdu ziren. Egongo dira, baina, babeskopiak, PDF formatuetan-eta.