Wilhelm Leibl

Wilhelm Leibl

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelm Maria Hubertus Leibl
JaiotzaKolonia1844ko urriaren 23a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaWürzburg1900eko abenduaren 4a (56 urte)
Hobiratze lekuaHauptfriedhof Würzburg (en) Itzuli
Familia
AitaCarl Leibl
AmaGertrud Leibl
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Hermann Heinrich Becker (en) Itzuli
Hermann Anschütz-Kaempfe (en) Itzuli
Arthur von Ramberg (mul) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)Municheko arte ederren akademia
Lan nabarmenak
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 4591915 Find a Grave: 168741342 Edit the value on Wikidata

Wilhelm Maria Hubertus Leibl (Kolonia, 1844ko urriaren 23a - Würzburg, 1900eko abenduaren 4a) alemaniar erretratuen eta nekazarien bizitzako eszenen margolari errealista izan zen.

Kolonian jaio zen, eta aita katedraleko abesbatzako zuzendaria zen. Urregile baten ikastuna izan zen matgolaritza ikasi aurretik. 1864an Municheko Akademian sartu zen, eta Karl von Piloty izan zuen irakasle. 1869an margolaritza estudio bat ireki zuen Johann Sperl, Theodor Alt eta Rudolf Hirth du Frênesekin. Garai hartan Gustave Courbetek hirian erakutsi zuen eta artistengan zirrara handia eragin zuen.

1869an iritsi zen Parisera, Courbetek gomendatuta, eta Édouard Manet ezagutu zuen, baina Alemaniara itzuli behar izan zuen, Frantzia-Prusia Gerra hasi zelako. 1873an Munich utzi eta Bavaria landatarrean kokatu zen. Nekazarien bizitzako eszenak estilo errealistan margotu zituen, aurretiazko zirriborrorik gabe eta kolorearekin zuzenean lan eginez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]