Willem Jacob 's Gravesande (1688ko irailaren 26 - 1742ko otsailaren 28) Herbehereetako matematikari eta filosofo naturala izan zen. Mekanika klasikoaren demostrazio esperimentalak garatzeagatik ezaguna da, eta energia zinetikoaren lehen neurketa esperimentala egiteagatik. Matematika, astronomia, eta filosofia irakasle izan zen Leidenen, eta bertatik Isaac Newtonemn ideiak Europa osoan zehar hedatzen lagundu zuen.