Willem van Aelst

Willem van Aelst
Bizitza
JaiotzaDelft1627ko maiatza
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaAmsterdam1683ko maiatza (55/56 urte)
Irakaslea(k)Evert van Alest
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, botanika ilustratzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Delft
Frantzia
Paris
Florentzia eta Amsterdam
Lan nabarmenak
KidetzaBentvueghels
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaizadi hila
lore-pintura
Izadi hila, Ehiza tresnak eta txori hilak, Willem van Aelstek egina.
Izadi hila loreekin (1665).

Willem van Aelst (1627ko maiatzaren 16a1683)[1] Holandako Urre Aroko artista, izadi hilak margolanetan espezializatua.

Van Aelst  Delft hirian jaio zen, magistratu ospetsu baten familia batean. Osaba Evert van Alest izadi hilen margolariak irakatsi zion margotzen. 1643 urteko azaroak 9an Delfteko Saint Lukeko taldean maisu sartu zen.

1645 eta 1649 urteen bitartean Frantzian bizi izan zen.

1649 urtean Florentziara joan zen eta bertan  Toscanako Ferdinando II de' Mediciren gorteko margolaria izan zen. Han Guillielmo d'Olanda izenez ezaguna izan zen. Garai hartan Ferninandok beste bi alemaniar margolari ere lanean zituen, hots, Matthias Withoos eta Otto Marseus van Schrieck, azken honek Van Aelsten margolanen eragina izango zuen.

Ferdinandok urrezko domina eman zion Van Aelsti, bere gaitasunen adierazgarri gisa.[2]

1656 urtean Herbeheretara itzuli eta behin betiko Amsterdamen bizi izan zen. Garai hartako izadi hilen margolari ospetsuenetakoa zenez, egoera horrek Prinsengracht-en bizitzea ahalbideratu zion. Antza 1683 urtean edo ostean Amsterdamen hil egin zen, izan ere, bere azken margolana garai horretakoa izan baitzen.

Hainbat ikasle izan zituen, horien artean, Rachel RuyschMaria van Oosterwijck eta Ernst Stuven.[1]

Van Aelsten margolanak hainbat erakunde publikoetan daude, besteak beste Erresuma Batuetako hamairu bildumatan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aelst, Willem van[Betiko hautsitako esteka] at RKD Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "RKD" defined multiple times with different content
  2. Gould, John (1838).
  3. Pinturak Willem van Aelst at Art UK gune