Willem van Haecht

Willem van Haecht

Bizitza
JaiotzaAnberes1593ko azaroaren 7a
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaAnberes1637ko uztailaren 12a (43 urte)
Familia
AitaTobias Verhaecht
AmaSuzanna van Mockenborch
Irakaslea(k)Tobias Verhaecht (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eduki-editorea
Lantokia(k)Anberes
Enplegatzailea(k)Cornelis van der Geest (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaAnberesko San Lukas artista elkartea
MugimenduaBarrokoko margolaritza

Willem van Haecht (Anberes, 1593ko azaroaren 7a - Ibidem, 1637ko uztailaren 12a) Barrokoko margolari flandiarra izan zen kabineteak margotzen espezializatua. Tobias Verhaecht paisaigilearen semea omen zen. Gaztea hil zen 43 urte zituelarik.[1]

Jan van Eyck margolariaren Emakumea bainatzen galdutako lana, Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetean jasota dago.

Anberesen bataiatua 1593ko uztailaren 11n, iturri batzuen arabera aita Tobias Verhaecht, paisaiagilea eta Rubensen irakaslea zen eta ama Susana van Mockenborch. Aitapontea Rubensen lehengusu bat izan zen.[2] Aitaren ikaslea, Frantzian eta Italian zehar bidaiatu zuen 1626an Anberesko San Lukas artista elkartean izena eman aurretik. Hemen Cornelis van der Geest-en zerbitzura lan egin zuen, bere margolan bildumaren kontserbatzaile bezala, eta bere egoitza mezenasen beraren etxean finkatu zuen, non 1637ko uztailaren 12an hil zen.[3]

Bere ospea bi pintura-kabineteri zor dio — Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetea (Anberes, Rubenshuis) eta Apelesek Kanpaspe margotzen (Haga, Mauritshuis) —.[4] Autore askorentzat generoaren gailurrean kokatzen dira biak, irudikatutako lanen aniztasunagatik eta konposizioaren konplexutasunagatik. Bi lan hauetan informazio handia azaltzen da, esaterako, Jan van Eyck margolariaren Emakumea bainatzen galdutako lana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://es.scribd.com/document/296450929/Willem-Van-Haecht-WES
  2. Díaz Padrón, Matías eta Royo-Villanova, Mercedes, David Teniers, Jan Brueghel y los gabinetes de pinturas, Madril, Pradoko museoa, 1992, ISBN 84-87317-13-8. [1]
  3. Vlieghe, Hans, Arte y arquitectura flamenca, 1585-1700, Madril, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8.
  4. https://www.mauritshuis.nl/es/descubrir-la-coleccion/obras/266-apelles-pintando-a-campaspe/
  5. https://www.museodelprado.es/actualidad/multimedia/el-gabinete-de-arte-de-cornelis-van-der-geest-de/0bc7c495-7682-4fbd-8904-4f6cd87bcac7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]